Datuak eskuratu eta tratatzeko trebetasunak bereganatzea, horiek aztertzeko teknika aurreratuak erabiliz.
Gizarte eta hezkuntza arloko ikerketa zientifikoaren ekarpenak kritikoki baloratzea, erantzukizun sozial eta etikoei buruzko norbere hausnarketak gehituz.
Gizarte eta hezkuntza arloko ikerketei dagozkien datu kuantitatibo eta kualitatiboak aztertu eta interpretatzea, parametro zientifikoak jarraituz ikerketa txostena idatzi eta ahoz defendatu eta eztabaidatzeko gaitasuna garatuz.
Gizarte eta hezkuntza esku-hartzeko esparruak osatzen duten oinarri teorikoak integratzeko gai izatea, Giza Eskubideen eta oinarrizko askatasunen, genero berdintasunaren, irisgarritasunaren eta balio demokratikoen alorrean ezagutza zientifiko berria sortzeko.
Gizarte hezkuntzaren esparru batean ikerketa arazo adierazgarriak planteatzeko gai izatea, dagoen ezagutza zientifikoa eta praktikaren eta testuinguruen gorakako beharrak barne hartuz.
Hezkuntza ikerketako datuak eta ebaluazioa aztertzeko teknika, diseinu eta metodo aurreratu ezberdinak aplikatzen jakitea.
Hezkuntzaren arloan eta, zehatzago, gizarte eta hezkuntzaren alorrean, ikerlan bat garatzeko lan hipotesia egiteko gai izatea.
Masterraren berezko esparruetan ikerketaren ikuspegi teoriko eta zientifiko ezberdinei buruzko berariazko iritzia garatzea.
Pertsonen arteko harremanetan, talde lanean eta beste pertsona batzuekiko lankidetza eraginkorrean trebetasunak garatzea.