Antolamendu egituren eta orientazio eta bitartekotza zerbitzuen arloko analisi eta diagnostikoak egitea, laguntzea, aholkatzea eta erabakiak hartzea.
Datu eta adierazle sozioekonomikoak eta giza baliabideei buruzkoak interpretatzea.
Enplegua identifikatzea enpresen lan harremanen esparruak, antolamenduak eta teknologien erabilerak baldintzatutako gertakari sozialtzat.
Enpresetan esku hartzeko plan bat edota enplegu politika edo programa bat gauzatzeko teknika eta tresna egokiak hautatu eta aplikatzea.
Eskuratutako ezagupenak aplikatzea, ikuspegi zabal eta diziplina anitzekotik beste errealitate batzuk sortzeko.
Esparru pribatu eta publikoetan diskriminazio mekanismoak identifikatzea, baita hark lan esparruan duen eragina ere: zuzeneko diskriminazioa eta zeharkako diskriminaziorako mekanismoak.
Ezagupen eta teknika berriak etengabe eta bakarka ikasteko prozesua garatzea, beti aldatuz eta berrituz doan esparru honetan.
Gauzak idatziz eta ahoz helarazi eta jakinaraztea, terminologia eta teknika egokiak erabilita.
Giza baliabideetarako eta enplegurako estrategiak diseinatzea: hautaketa, prestakuntza, barne komunikazioa eta konpetentzien kudeaketa.
Hainbat jardun esparrutan (enpresa pribatuak, enpresa publikoak, administrazioak eta erakundeak) eskuratutako ezagupen teorikoak eta praktikoak aplikatzea.
Ikuspegi juridiko, ekonomiko, sozial eta psikologikotik erakunde eta enpresetan pertsonak kudeatzearen zailtasuna ulertzeko beharrezko ezagupenak garatzea.
Lan harremanetan parte hartzen duten agenteek hartutako erabakien inguruko analisi kritikoa garatzea.
Lan merkatua, lan harremanak eta prozesu sozialen eta lan merkatuen arteko loturak dinamikoak eta aldakorrak direla ulertzea.
Lantaldeak sortu eta zuzentzea.
Sentikorra izatea lan merkatuetan egun dauden arazoekin, bai desorekei dagokienez, bai egiturazko eraldaketei dagokienez, baita enplegu politiken orientazioei eta horien eraginkortasunari dagokienez ere.
Talde lanean aritzeko gai izatea erakundeen barruan eta sareko lanaren garapenean, inguruneko beste agente eta profesional batzuekiko.