Praktikak nahitaez egin beharrekoak dira masterra gainditzeko. Zehazki, egonaldi bat egingo da garapenerako lankidetzako proiektu batean, hiru hilabetekoa gutxienez eta seikoa gehienez, Latinoamerikan, Afrikan, Asian edo Europan, ikasturtean ikasitakoa aplikatzeko.
GKEen laguntzaz, ikasleak zer proiektutan arituko diren aukeratzen da, aintzat harturik hautagaien profila proiektu bakoitzaren behar zehatzetara egokitzen den.