CE359 Informazioa eskuratzeko eta antolatzeko gai izatea, eta txostenak egiteko, aurkezpen publikoak egiteko, etab.
CE360 Adierazpen gaitasuna garatzea, idatziz eta ahoz, behar bezala arrazoitutako eta oinarritutako funtzezko argudioak argi, zehatz eta era sinesgarrian gauzatzeko, bai idatzizko testuen bidez bai ikasgelako aurkezpenetan edo parte-hartzeetan.
CE361 Analisi estrategikoak, koordinazioa, ikerketa eta kudeaketa lana egiteko gai izatea, baita alor honetan politika publikoak edo estrategiak diseinatzeko ere.
CE362 Prestakuntza testuak, material didaktikoa eta dokumentu bilketak lantzea.
CE363 Komunitate proiektuak diseinatzeko eta taldean lan egiteko gai izatea.
CE364 Bitartekaritza garatzea garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloko erakundeen eta beste agente batzuen artean.
CE365 Garapenari eta nazioarteko lankidetzari buruzko informazio garrantzitsua hautatzeko behar diren kontzeptuak eta teoriak ezagutzea, konparatzea, aztertzea eta ebaluatzea.
CE366 Aukeratutako informazioa antolatzeko teknika estatistikoak eta informatika tresnak ezagutzea eta erabiltzen jakitea, eta garapenerako lankidetza arazoei buruzko txostenak, analisiak eta neurriak planteatzea.
CE367 Kontzeptuak, teoriak eta informazio antolatua erabiltzea garapenerako lankidetza arloko egoerei eta arazoei aurre egiteko.
CE368 Ideia eta soluzio berriak garatzeko egoera berriak eta arazoak irudikatzea, ikasitako kontzeptuak eta teoriak erabilita eta eskura dagoen informazioa erabilita.
CG353 Gai bakoitzari buruzko oinarrizko ezagutza teorikoak eskuratzea.
CG354 Nazioarteko fenomeno sozioekonomikoen eta politikoen analisi kritikorako gai izatea, baita nazioarteko erakundeen politikak aztertzeko ere, garapenerako lankidetzaren arlokoak bereziki.
CG355 Lan merkatuan sartzeko gaitasuna garatzea, garapenerako lankidetza arloko tokiko, herrialdeko eta nazioarteko erakunde eta instituzioei lotutako lanbideetan.
CG356 Garapenerako lankidetzako erakundeen eta instituzioen kudeaketa eraginkorrerako behar diren tresna teorikoak eta metodologikoak eskuratzea.
CG357 Garapenerako lankidetzako politika publikoak lantzeko ezagutzak edukitzea.
CG358 Garapenerako lankidetzako agenteak trebatzeko prozesuak diseinatzea, ebaluatzea eta eskaintzea.