Gaia

XSLaren edukia

Nazioarteko politikak eta harremanak

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgai honek bi helburu ditu: batetik, eguneroko nazioarteko harremanen ezagutza eta analisi kritikoa sustatzea; eta, bestetik, Nazioarteko Harremanen diziplina akademikoaren kontzeptu, korronte teoriko eta aktore garrantzitsuenak ezagutzea. Hain zuzen ere, gaur egungo nazioarteko gizartea interpretatzeko lagungarriak izan daitezkeen egitura, aktoreak, dinamikak eta korronte teorikoak aztertzea.



Ikasketa prozesu honek egun nazioarte mailan ematen ari diren prozesuak ulertzen lagunduko digu, eta baita XXI. mendean gizateriak aurrean dituen arazo eta erronken inguruko jarrera kritikoa sustatzen ere.





Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
MUGICA CHAO, ITZIAREuskal Herriko UnibertsitateaProfesorado Ayudante DoctorDoktoreaElebidunaPolitika eta Administrazio Zientziaitziar.mujika@ehu.eus
ZIRION LANDALUZE, IKEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaNazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanakiker.zirion@ehu.eus
GARCIA SEGURA, CATERINAPompeu Fabra UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreaNazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanakcaterina.garcia@upf.edu
RUIZ-GIMENEZ ARRIETA, ITZIARMadrilgo Unibertsitate AutonomoaDoktoreaPolitika eta Administrazio Zientziaitziar.ruiz-gimenez@uam.es

Gaitasunak

IzenaPisua
CE27003 Genero ikuspegia zeharka sartzea garatutako eduki guztietan.20.0 %
CE363 Komunitate proiektuak diseinatzeko eta taldean lan egiteko gai izatea.20.0 %
CE365 Garapenari eta nazioarteko lankidetzari buruzko informazio garrantzitsua hautatzeko behar diren kontzeptuak eta teoriak ezagutzea, konparatzea, aztertzea eta ebaluatzea.20.0 %
CE368 Ideia eta soluzio berriak garatzeko egoera berriak eta arazoak irudikatzea, ikasitako kontzeptuak eta teoriak erabilita eta eskura dagoen informazioa erabilita.20.0 %
CG354 Nazioarteko fenomeno sozioekonomikoen eta politikoen analisi kritikorako gai izatea, baita nazioarteko erakundeen politikak aztertzeko ere, garapenerako lankidetzaren arlokoak bereziki.20.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala1819.537.5
Mintegia7.5916.5
Gelako p.4.516.521

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ebaluatzeko jarduerak helburu dute ikaslegoak eskoletan aztertutako kontzeptuak, aktoreak, ideak eta teoriei buruz hausnartzea eta beste errealitate batzuetara aplikatzea. Ohiko deialdian bi motatako lanak egin behar dizango dituzue:



1. Eskoletan eta etxean bakarka edota taldeka egiteko praktikak eta eskoletan izandako parte-hartzea. Jarduera praktiko hauek guztiek ebaluazioaren %50 balioko dute (5 puntu).



- Eskoletako parte hartzea (%10)

- Proposatutako ariketen gauzatze aktiboa (%20)

- Gatazka baten analisia eta honen aurkezpena klasean (%20)



2. Eskola-egunak bukatuta, bikoteka egin beharreko lana, zeinak ebaluazioaren %50 (5 puntu) hartuko duen. Urtarrilak 27 baino lehen entregatu behar izango duzue. Lan honen inguruko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu e-gelan eskegita dagoen ‘Lan finala egiteko irizpideak’ izeneko dokumentua.



Ohiko deialdiari uko egiteko, egin beharreko lanak ez egitea nahiko izango da.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ohiz kanpoko deialdian ohiz kanpoko gisa ezarritako ebaluazio-sistema berari eusten zaio.

Ezohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da deialdira ez aurkeztea.





Irakasgai-zerrenda

• Nazioarteko Harremanei buruzko sarrera kontzeptual eta terminologikoa.

o Zer dira Nazioarteko Harremanak? Sarrera kontzeptual kritikoa.

o Nazioarteko Harremanak ulertzeko oinarrizko hiztegia.

o Nazioarteko Harremanak jakintza gai bezala.

• Nazioarteko Harremanetako paradigmak eta korronte teorikoak.

o Liberalismoa eta bere garapenak.

o Errealismoa eta bere garapenak.

o Estrukturalismoa eta bere garapenak.

o Konstruktibismoa.

o Teoria Kritikoa.

o Posmodernismoa/posestrukturalismoa.

o Teoria Poskoloniala.

o Teoria Feministak.

o Teoria Berdea.

• Nazioarteko harremanen aktoreak.

o Estatuen nagusitasuna eta bere gaur egungo ahuleziak.

o Nazioarteko Erakundeak: Nazio Batuen kasua.

o Beste aktoreak: gizarte zibila, herriak, enpresa transnazionalak.

• Bakea eta segurtasuna, Nazioarteko Harremanen funtsezko gaia.

o Gatazkak, indarkeria eta indarkeria eza.

o Nazioarteko gatazkak: gerra tradizionaletatik terrorismo globalera.

o Segurtasunaren bilakaera: ikuspuntu tradizionaletik Giza Segurtasunera eta segurtasunaren inguruko ikuspuntu kritikoetara.

o Bakearen inguruko ikuskera hegemonikoa: “Bake Eraikuntza Liberala”.

o Bakearen inguruko Ikuskera kritikoak.



Bibliografia

Oinarrizko bibliografia

Arenal, Celestino del eta José Antonio Sanahuja (koord.) (2015), Teorías de las relaciones internacionales, Tecnos, Madril.

Brown, Chris eta Kirsten Ainley (2017), Nazioarteko Harremanak zer diren, UPV/EHU Argitalpen Zerbitzua, Bilbo.

Gutiérrez-Solana A. (koord.) (2017), Nazioarteko Harremanetako 14 giltza-hitz, UPV/EHU Argitalpen Zerbitzua, Bilbo.

Mujika Chao, Itziar eta iker zirion landaluze (2019), Gatazka armatuak, bakea eta garapena, Hegoak Zabalduz, 13 zk., UPV-EHU, Bilbo.

McGlinchey, Stephen, Rosie Walters eta Christian Scheinpflug (2017) (ed.), International Relations Theory, E-International Relations Publishing, Bristol.

McGlinchey, Stephen (2017) (ed.), International Relations, E-International Relations Publishing, Bristol.

Pérez de Armiño, Karlos (2019), Mundu-ikuskerak. Nazioarteko harremanetako korronte teorikoak, UPV/EHU argitalpen zerbitzua.



Aldizkariak

REVISTAS



Anuario de los Cursos de Derecho Internacional y Relaciones Internacionales de Vitoria-Gasteiz.



Revista CIDOB d'Afers Internacionals: https://www.raco.cat/index.php/RevistaCIDOB



Revista Relaciones Internacionales (UAM): http://www.relacionesinternacionales.info/ojs/index.html



Revista Electrónica de Estudios Internacionales (REEI): http://www.reei.org/



Política Exterior: https://www.politicaexterior.com/

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak