Gaitasunak

XSLaren edukia

Gaitasunak

  • RC01 - Ikasleek gaitasuna izango dute gaur egungo korronte, eredu eta garapen zientifiko eta teknologikoak (hegemonikoak ez direnak barne) ulertzeko, aztertzeko, integratzeko, laburtzeko eta modu original eta argudiatuan kritikatzeko, bai eta horien printzipio filosofikoak, sustrai historikoak eta testuinguru sozial garaikideak ere.
  • RC1 - Ikasleek gaitasuna izango dute filosofikoki ikertzeko (modu autonomoan eta elkarlanean) zientziaren eta teknologiaren garapenarekin, gobernantzarekin eta eraginarekin lotutako dimentsio onto epistemiko, tekniko, sozial eta/edo kultural zabalenen inguruan, mundu garaikidearen erronka berriei aurre egiteko.
  • RH1 - Ikasleek gaitasuna izango dute modu autonomo eta kooperatiboan ikertzeko (arazoak eta iturriak bilatu eta aukeratu), diseinatzeko, gauzatzeko, ebaluatzeko eta planifikatzeko ikerketa proiektuen (ikerketa karrera bera barne) jasangarritasuna, ezagutza kudeatzeko teknologia libre eta irekiak erabiliz.
  • RH2 - Ikasleek gaitasuna izango dute komunikatzeko ahoz, idatziz eta multimedia bidez, modu dibulgatzaile zein espezializatuan, izaera zientifiko teknikoa, diziplinartekoa eta filosofikoa duten testu, diskurtso eta kontzeptuak; eta komunikazio hori izanik koherentea, artikulatua eta ondorio zehatzetara bideratua.
  • RH3 - Ikasleek gaitasuna dute ikaskuntza eta ikerketa proiektuetan laguntzeko, diziplinarteko zein diziplinaz haraindiko ikuspegitik, bai eta gizarte erantzukizunez aritzeko ere gaur egungo gizartearen erronkei aurre egiteko beharrezkoa den ikerketa filosofiko, zientifiko eta teknikoa egitean.