Masterraren gakoak
Masterrak tresnak eskaintzen ditu zientziak eta teknologiak sortutako erronken ikerketa filosofikorako. Sustrai filosofiko handiko galderek (materiari, bizitzari, adimenari edo jakintzari buruzkoak) behar bezalako kokapena izango dute teoria eta praktika zientifiko ezberdinetan. Era berean, garapen teknozientifikoak irtenbideak eskaintzeaz batera, arazo filosofiko berriak sortzen ditu (gobernantzari buruz, produktuen izaerari buruz edo gizarte demokratikoetan duten lekuari buruz).
Diziplinarteko izaera nabarmena duelarik, gaitasunak garatzen ditugu arlo sozialaren, teknologikoaren eta zientifikoaren arteko elkargune konplexuan sortzen diren arazoen inguruko ulermen, ikerketa eta hausnarketa kritikorako, filosofiako doktorego programetarako sarbidea emanez (besteak beste).