EKAIN GARMENDIA MUGICA
- Ezagutza arloa
- Logika eta Zientziaren Filosofia
- Saila
- Filosofia
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- ekain.garmendia@ehu.eus
Doktoradutza ikasketak Bartzelonako Unibertsitatean egin nituen, Logos ikerketa taldearen barruan. Tesi doktoralean epistemologiako, gogoaren filosofiako eta hizkuntzaren filosofiako gaiak landu nituen, eta eduki mentalen inguruko teoria externisten kontra planteatu diren izaera epistemologikoko argudio batzuk aztertzen nituen bertan. Tesi doktorala defendatuta, bi urte egin nituen Mexicoko UNAM unibertsitatean doktoradutza ondoko ikertzaile moduan, memoriaren semantikan eta epistemologian planteatzen diren auziei buruz lanean. Hori dena baino lehenago, Filosofia Lizentziaturako ikasketak egin nituen EHUn.
2017ko irailetik lan kontratuko bitarteko irakaslea naiz, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Logika eta Zientziaren Filosofia sailean. Filosofia Graduan logikako eta hizkuntzaren filosofiako irakasgaiak ematen ditut, eta Filosofia, Zientzia eta Balioak Master Programan “Hizkuntza, Gogoa, Argudiatzea” irakasgaian gogoari dagokion zatia.