Aztergai baten arloa sistematikoki ulertzea eta arlo horrekin zerikusia daukan ikerketako trebetasunak eta metodoak ondo ezagutzea.
Dagozkion jakintza-alorretan bai ahoz bai idatziz nork bere proposamenak maila gorenarekin aurkeztu eta defendatzea, hala euskaraz eta gaztelaniaz nola atzerriko hizkuntza batean (inglesez ahal dela).
Euskal hizkuntzalaritzaren eta filologiaren alderdi espezifiko baten edo batzuen gaineko kalitateko ikerlana egiteko gai izatea (gramatika, dialektologia, hizkuntzaren historia, hizkuntzalaritza aplikatua eta literatura).
Euskarari dagozkion arazo linguistikoen ebazpenari ekiteko gai izatea alor hauetan: gramatika, filologia, hizkuntzalaritza historikoa, dialektologia, itzulpengintza, hizkuntzaren didaktika eta hizkuntzaren erabilera hizketa egoera desberdinetan.
Euskaraz idatzitako literatura ulertu eta bere testuinguruan jartzeko gai izatea, bai aro zaharragoetakoa bai gaur egungoa, kritika literarioko, literaturaren historiako eta literatura konparatuko metodo eta estandar homologatu aurreratuak erabilita.
Ikerketa jardueretan parte hartzea unibertsitate eremuan, titulazioan zehar garatutako metodologia eta ezagutza aplikatuta, arloko ezagutza orokorra areagotzeko.
Ikerlanak idazteko gai izatea.
Masterreko bi ibilbide curricular, gutxienez, oso ondo ezagutzea.
Norberaren zein beste batzuen hipotesi zientifikoak adierazi eta egiaztatzeko gaitasuna izatea, bai eta norberaren zein beste batzuen hipotesietatik abiatuta ikerketak egitekoa ere espezializazio arloetan.
Ondo ezagutzea euskararekin zerikusia daukaten ikasketetako arlo nagusietako ikerketaren oinarri teoriko, praktiko eta metodologikoak.
Prestakuntza prozesuan zehar ikasitako printzipio teoriko eta metodologikoak eta ikerketako teknikak aplikatzen jakitea.
Proiektu berritzaileak diseinatu, sortu eta aurrera eramatea euskal ikasketen jakintza eremuan.
Taldean zein modu autonomoan lan egitea, nazioarteko testuinguruan edo diziplina anitzeko testuinguruan.