Breadcrumb

Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra - Gakoak

Masterraren Gakoak

Azken hamarkadetan, adierazgarritasun maila handiko ikerketa eta argitalpen zientifiko ugari egin dira euskal hizkuntzalaritzaren eta filologiaren esparruan, Euskal Herrian ez ezik, baita estatuan eta nazioartean ere. Hala eta guztiz ere, oraindik ikertzeko asko dago euskararen historia, erabilerak eta testuak hobeto ezagutzeko.  

Hain zuzen ere, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterraren helburu nagusia da ikertzaileak trebatzea, gai izan daitezen ikertzeko, hainbat ikuspegitatik eta modu profesionalean, euskal hizkuntzaren edo literaturaren gai zehatz bati buruz.

Prestakuntza programa bost ikerketa ibilbidetan egituratuta dago: Gramatika, Hizkuntzalaritza Diakronikoa eta Euskal Filologia, Dialektologia, Literatura eta Hizkuntzalaritza Aplikatua. Ikasleek hautatutako ibilbideen edo ikerketa lerroen arabera, prestakuntza programak aukera ematen du alor horiei lotutako trebetasunak eta ikerketa metodoak menderatzeko, hainbat arlotan sor daitezkeen arazoak ebazteari begira: gramatika, filologia, hizkuntzalaritza historikoa, dialektologia, itzulpena, hizkuntzaren didaktika eta haren erabilera esparruak hizketa egoera desberdinetan. Horrela, masterreko ikasleek maila zientifiko bikain bat eskuratuko dute.

Horrez gain, nahi duenari master titulu bikoitz bat ateratzeko aukera eskaintzen zaio UPV/EHUren eta Bordeaux-Montaigne Unibertsitatearen arteko hitzarmenari esker. Titulazio bikoitza egin nahi duten UPV/EHUko ikasleek izena eman behar dute maiatzaren 1 baino lehenago UPV/EHUko masterraren arduradunari idatziz (arantzazu.elordieta@ehu.eus), plaza mugatuak baitaude horretarako.

Master honen bidez, zuzenean sar daiteke Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia doktorego programara.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Euskara

Kredituak

60

Iraupena

ikasturte 1

Gutxi gorabeherako prezioa

1.600 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Letren Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
MUNARRIZ IBARROLA, AMAIA

Idazkaritza :
SEDANO, ARANZAZU

945013410

Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra - Arrazoiak

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Euskal hizkuntzaren eta literaturaren azterketa zientifikoan espezializatuta dagoen eta euskaraz ematen den estatuko ikerketa master bakarra da. Bestalde, UPV/EHU eta Université Bordeaux-Montaigne Unibertsitatearekin titulu bikoitz bat ateratzeko aukera ematen du.
  • Euskal ikasketa eta hizkuntzalaritzako aditu handienak dira masterreko irakasleak, nazioartean ere aitortza badutenak.
  • Ordutegia bateragarria da lan batekin bi urtetan egin nahi izanez gero, eskolak goizez eta arratsaldez direlako eta ikasturte bakoitzean txandak txandakatzen direlako.
  • Nabarmentzekoa da masterraren malgutasun tematikoa: bi espezializazio arloek aukera ematen dute beren alorrean ikertzaile profesionalak prestatzeko; profil multidiziplinar bat ere gara daiteke, espezializazio arlo zehatzik gabe.

participantes-master-euskal-hizkutzalaritza

Parte-hartzaileak

Université Bordeaux Montaigne

Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra - Irteerak

Irteera profesionalak

  • Ikerketa estatuko eta nazioarteko zentroetan, are gehiago UPV/EHU eta Université Bordeaux-Montaigne Unibertsitatearekin adostutako master titulu bikoitza eginez gero.
  • Irakaskuntza zentro pribatuetan eta unibertsitatean.
  • Adituak hizkuntza plangintzan eta normalizazioan.
  • Adituak hizkuntzaren industrietan (hizkuntzaren prozesamendua, itzulpena, hizkuntza teknikariak, aholkulariak hedabideetan eta argitaletxeetan).

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak