Gaia

XSLaren edukia

Gramatikaren Oinarriak I

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgaiaren helburu nagusia da ikasleei erakustea zer iker daitekeen euskal gramatikan eta nola egiten den ikerketa arlo horretan. Horretarako, sintaxian eta morfologian interesa duten ikerketa-lerroetako batzuk aurkeztuko zaizkie, eta eztabaidatuko da nola uztartzen zaizkien euskarak erakusten dituen hainbat ezaugarri gramatikal ikerketa bide horiei.

Oinarrizko ikasgai bat izanik, orokorra izango da ikerketa-gaiei hurbiltzeko era, baina aldi berean gramatika sortzailearen esparrutik abiatuz, ikaslea trebatuko da gramatikako gaiak nola aztertu behar diren ikas dezan, euskal hizkuntzalaritzan ikerketa (gehiago) merezi duten zenbait gai aurkeztuz ikergai gisa, hala nola euskararen SOA/SAO hitz hurrenkerak eta honek dituen ondorioak prosodian eta egitura sintaktikoan, bikoizketak, elipsia, partikula modalak, eta menderagailuen estatus morfosintaktikoaz hausnartuz.

Hauetako gai asko ez dira berriak euskalaritzan, baina ikusmolde berrien begietatik aurkeztuko dira, eta aldakortasunean jarriko da arreta, baita hainbat hizkuntzatako datuekin kontrastatuz, ikuspegi konparatiboa nabarmenduz.



Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ARTIAGOITIA BEASKOETXEA, XABIEREuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreaElebidunaEuskal Filologiaxabier.artiagoitia@ehu.eus
ELORDIETA ALCIBAR, ARANTZAZUEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaHizkuntzalaritza Orokorraarantzazu.elordieta@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Morfologiaren eta sintaxiaren alorretan gaur egun egiten den ikerkuntzaren oinarriak ezagutu, batik bat euskarari buruzkoak40.0 %
Euskarari buruzko morfología eta sintaxiko lanetan erabiltzen den argumentazioa, metodología eta teoriak (tradizionalak nahiz berriagoak) aztertu, ebaluatu eta aurkezteko gai izatea.30.0 %
Gramatikako arazo jakin bat xehetasun osoz deskribatzeko gai izatea, baita ere arazoari (edo antzekoei) erantzuna emateko beharko liratekeen ikerketa moduak planteatu eta diseinatzeko30.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala152540
Gelako p.152035

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak10.0100 %
Azalpenezko eskolak20.0100 %
Eztabaida taldean6.0100 %
Interakzioa irakaslearekin ingurune birtualetan12.00 %
Irakurketak18.025 %
Kasuen analisia6.050 %
Tutoretzak3.050 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea0.0 % 15.0 %
Banakako eta/edo taldeko lana, entsegua25.0 % 50.0 %
Eskolan garatu beharreko galderak eta eztabaidak10.0 % 20.0 %
Eztabaida kritikoa ikasgelan0.0 % 15.0 %
Garatu beharreko galderak25.0 % 50.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

1.- Euskarari buruzko morfología eta sintaxiko lanetan erabiltzen den argumentazioa, metodología eta teoriak (tradizionalak nahiz berriagoak) aztertu, ebaluatu eta aurkezteko gai izatea.



2.- Gramatikako arazo jakin bat xehetasun osoz deskribatzeko gai izatea, baita ere arazoari (edo antzekoei) erantzuna emateko beharko liratekeen ikerketa moduak planteatu eta diseinatzeko

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

DEIALDIAK

(ii) Bi deialdi daude ikasgai bakoitzeko: ohikoa eta ezohikoa. 1. Lauhilekoko ikasgaietako ohiko deialdia otsailean izango da, eta ezohikoa maiatzean. Ohiko deialdian ebaluazio-proba gainditu ez duen ikasleak (edo lana garaiz entregatu ez duenak) maiatzean du aukera ezohiko deialdian aurkezteko.



**Ohiko deialdian ebaluatzeko, bi aukera egongo dira: 1) Ebaluazio jarraitua eta 2) Amaierako ebaluazioa.

Ebaluazio jarraitua lehenetsiko da, baina horretarako eskolen %75ean egotea ezinbestekoa izango da (aurrez aurre zein online). Nolanahi ere, ebaluazio jarraituari uko egin ahalko zaio, eta horretarako ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen inprimakia aurkeztu beharko dio ikastaroaren ardura duen irakasleari, irakasgaiaren irakaskuntza aldiko 4. saioa baino lehen.



1) Ebaluazio jarraia izango da abiapuntua, astez asteko jarraipena aintzat hartuko delarik. Gaitasunak eskuratu diren eta ikaslearen aurrerabidea neurtuko duten hainbat tresna erabiliko dira:



(1) eskoletako parte hartze aktiboa, aldez aurretik agindutako irakurgaiei buruzko analisi praktikoak eta ahozko eztabaidak eginez aurrez aurreko eskoletan (%30) (talde lanean),

(2) ikastaroan landuko diren lehen gaien inguruan eskolatik kanpo ikasleak aurkezpen labur bat prestatu beharko du eta ikaskideen aurrean azaldu (%20), Aurkezpenaren ondoren, ikaskideekiko eztabaida bideratuko du, eta xede horrekin ikaskideei ulermen-galdera batzuk prestatzeaz gain, ezinbestekoa izango da ikaskideek parte hartzea galdera bana eginez.

(3) norbanakoaren lan baten bidez (%50).

Hemen bi aukera eskainiko dira :

(A) ikasgaian landutako gai batekin (ikaslearen hautura) lotura duen idatzizko lana prestatu, ikasleak burutu nahi duen MALaren gaiarekin lot daitekeen neurrian. MALaren gaia beste adar batekoa izan daitekeen arren, adarren arteko elkarrekintza bultzatu nahi da.



(B) ikastaroan landutako bizpahiru gaiei buruzko ariketa-sortari erantzun, lehenik berrikusketa eginik, eta ondoren gaiotan oraindik ikertzeko dagoen punturen bat(zuk) identifikatu, eta, kasuan, ikerketarako hurbilpen bat proposatu.



2) **Amaierako ebaluazioa *



Ebaluazio jarraia egin ez, eta %100ean amaierako azterketaren bidez ebaluatu nahi dutenentzat:



Ikastaroaren amaieran ikerketa-lan akademiko bat aurkeztu beharko da, ikastaroan landutako gai baten inguruko berrikusketa literarioa eginda, ikertzeko dagoen alderdi bat identifikatu eta *ikerketa proposamen bat eginez. Egindako lana idatziz aurkeztu beharko da artikulu zientifikoen egiturari jarraituz. Banakako lanen inguruko zehaztasunak beste dokumentu batean aurkeztuko dira eskolan.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

- Ohiko deialdian ebaluazio-proba gainditu ez duen ikasleak MAIATZEAn du aukera ezohiko deialdian aurkezteko, eta ikasgaia ganditzeko.

-Ohiko deialdiko irizpide berak erabiliko dira.

-Ohiko deialdian eskatu diren lanak/aurkezpena ezohiko deialdiaren epearen barruan aurkeztu ahal izango dira.



Irakasgai-zerrenda

1.- Sarrera: gramatikan sakondu azterbide formaletik: euskarazko zenbait alderdi morfosintaktikok duten interesa hizkuntzalaritzarako: hitz hurrenkera (ez)kanonikoak, bikoizketak, elipsia, partikula modalak eta konplementatzaileak.



2.- Hitz hurrenkera

2.1. Ordena kanonikoa eta ordena eratorriak. Aldakortasuna euskaraz?

2.2. Hurrenkeraren eta fokuaren arteko harremana

2.3. Hurrenkera perpaus nagusian eta mendeko perpausetan

2.4. Hurrenkera ez-kanonikoak aditz morfologian: ergatibo/datibo leku-aldaketak, bikoizketak (geuntsagun, diraz, ...); foku/topikoarekin lotutakoak: jakin daki,...



3. Metodologiaz zerbait: datuak osatzen eta galdetegiak prestatzen

4. Elipsia euskaraz: izen sintagman eta aditz sintagman.



5. Partikula modalak eta jokatutasuna: al, -a, omen/ei, ote/ete, bide

5.1. Erabilera eta balioak

5.2. Erabilera ez-estandarrak



6.- Menderakuntza: euskarazko menderagailuak: denak kategoria berekoak?

6.1. Ezkerraldeko periferiarako sarrera (oso) orokorra: zer da eta zergatik irudikatu behar den sintaxian: galderak, fokua, menderagailuak.

6.2. Mendeko perpausen markatzaileak: -ela, -en, -enean. -elako, ... eta ezen, zeren, baldin

6.3. Hasierako hurbilpen morfosintaktikoa

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Batere ez zehatz-mehatz. "Oinarrizko bibliografia" ataleko erreferentziak nahiko orokorrak dira, eta hortik aterako dira ikastaroan zehar landuko diren irakurgai gehienak. Haiez gain, ikasleari osatzeko eta sakontzeko bibliografia emango zaio gaietan sartu ahala.



Nolanahi ere, ikasleak irakasgaiaren eGelan izango ditu eskura material batzuk, baina ez guztiak; kasu hauetan eGelan helaraziko zaizkio erabili beharreko bibliografiaren erreferentzia bibliografiko zehatzak.

Oinarrizko bibliografia

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA



Arteatx, I., X. Artiagoitia, & A. Elordieta (arg), 2008. Antisimetriaren hipotesia vs. Buru parametroa: euskararen oinarrizko hitz hurrenkera ezbaian. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

Artiagoitia, X. 2000. Hatsarreak eta Parametroak lantzen. Gasteiz: EHU/Arabako Foru Aldundia. [Eskuliburu hau batik bat Euskal Ikasketak egin ez dituenei zuzendua da: sintaxia ikusmolde sortzailetik euskarara nola aplikatu den ikasteko].

Barbiers, S. 2014. Syntactic doubling and deletion as a source of variation. In Picallo, C., Linguistic variation in the Minimalist Framework. Oxford University Press.

Barbiers, S., O. Koeneman, M. Lekakou & M. van der Ham (arg.), 2008. Microvariation in

Syntactic Doubling, Brill.

Dryer, M. 2007. Word order. In Clause Structure, Language Typology and Syntactic Description, Vol. 1, Shopen Ed.), 2. Edition. Cambridge University Press.

Elordieta, A. eta X. Artiagoitia. 2016a. On the semantic function and selection of Basque

finite complementizers. In Complementizer semantics in European languages, 379-411. Walter de Gruyter.

Elordieta, A. eta X. Artiagoitia. 2016b. Gaztelaniazko polaritate subjuntiboa eta euskarazko

konplementatzaileak. In Aurrekoetxea, G., J.M. Makazaga, P. Salaberri (arg.), Txipi

Ormaetxea omenduz. Bilbao: EHUko Argitalpen Zerbitzua, 73-90.

Etxepare, R. 2010. Omen bariazioan. In Euskara eta euskarak: Aldakortasun sintaktikoa aztergai, Fernandez, Albizu & Etxepare (eds), 85–112. Bilbao: UPV/EHU.

Etxepare, R. & Uribe-Etxebarria, M. 2009. “Hitz hurrenkera eta birregituraketa euskaraz.” ASJU 43, 335-356.

Etxepare, R. & L. Uria. 2012. Hizkeren arteko aldakortasun sintaktikoa aztertzeko metodologiaren

nondik norakoak : BASYQUE aplikazioa Lapurdum XVI, http://lapurdum.revues.org/2393.

Euskaltzaindia, 2021. Euskararen Gramatika. I. eta II. liburukiak. Bilbo: Euskaltzaindia.

Fernández, B. eta J. Ortiz de Urbina, 2007. Hizkuntzari Itzulia 80 hizkuntzatan, Bilbo: UEU.

Euskara Institutua, EHU, Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg.

Haddican, B. 2008. Euskal perpausaren oinarrizko espez-buru-osagarri hurrenkeraren aldeko argudio batzuk. In Antisimetriaren hipotesia vs. buru parametroa: euskararen oinarrizko hurrenkera ezbaian, Iñigo Arteatx, Xabier Artiagoitia & Arantzazu Elordieta (eds), 65–92. Bilbo: UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzua.

Mujika, J. A. 1988. Partículas modales de la flexión verbal. ASJU XXII-2: 463–478.

Ortiz de Urbina, J. 1992. `Inversión y movimiento verbal en euskera. Revista Española de

lingüística 22: 1, págs. 107-132.

Ortiz de Urbina, Jon. 2003. “Modal particles”. In A Grammar of Basque, Hualde, J.I. and Ortiz de Urbina, J. (arg.), 316-322. Berlin: Mouton de Gruyter.





Bestalde, gai bakoitzari buruzko bibliografia zehatzagoa helaraziko da gaiak jorratu ahala.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Barbiers, S. 2014. Syntactic doubling and deletion as a source of variation. In Picallo, C., Linguistic variation in the Minimalist Framework. Oxford University Press.



Barbiers, S., O. Koeneman, M. Lekakou & M. van der Ham (arg.), 2008. Microvariation in



Syntactic Doubling, Brill.



Dryer, M. 2007. Word order. In Clause Structure, Language Typology and Syntactic Description, Vol. 1, Shopen Ed.), 2. Edition. Cambridge University Press.



Etxepare, R. 2010. Omen bariazioan. In Euskara eta euskarak: Aldakortasun sintaktikoa aztergai, Fernandez, Albizu & Etxepare (eds), 85–112. Bilbao: UPV/EHU.



Etxepare, R. & Uribe-Etxebarria, M. 2009. “Hitz hurrenkera eta birregituraketa euskaraz.” ASJU 43, 335-356.



Euskaltzaindia, 2021. Euskararen Gramatika. I. eta II. liburukiak. Bilbo: Euskaltzaindia.



Ortiz de Urbina, J. 2008. Indar sintagmak, foku sintagmak, eta ezkerraldeko buruak euskaran,



in Arteatx. I., X. Artiagoitia, & A. Elordieta (arg), 51-67.



Aldizkariak

ASJU. Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo. Edit: UPV/EHU.



Fontes Linguae Vasconum.



Lapurdum



Glossa.



Natural Language and Linguistic Theory.



Syntax. A Journal of Theoretical, Experimental and Interdisciplinary Research.

Estekak

http://www.linguistlist.org



http://ling.auf.net/lingbuzz



http://www.ehu.eus/seg







Euskaltzaindia. 2020. Orotariko Euskal Hiztegia. 7.arg.. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&t







XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak