Gaia

XSLaren edukia

Dialektologiaren Oinarriak I

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

XIX. mendearen bukaeran eta XX.ean indar handia hartu zuen dialektologiak Europan. XX. mendearen bigarren erdialdean Euskal Herrian Koldo Mitxelenaren inguruan dialektologiaren ikuspegi historikoa landu zen eta 1980ko hamarkadaz geroztik datu bildumen eta sailkapenen bidez aztergaiaren euskal ikuspegi orokorrak sinkroniarantz jo zuen. XXI. mendean ikuspegi sinkroniko eta diakronikoak bateratzera jo dute euskal ikertzaileek, eta leiho eta galdera berriak sortzen ari dira ikergai honetan.

Bai sailkapenaren ikuspegiak eta bai dialektoen bidez euskararen iragana hobeki aztertzeak eragiten dituzten galdera, zalantza eta arazoak: hori da ikasgai honetan aztertzen den problematika.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ZULOAGA SAN ROMAN, ENEKOEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaEuskal Filologiaeneko.zuloaga@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Hizkuntza jakin batean gerta daitezkeen aldakortasun maila desberdinak bereiztea25.0 %
Nazioartean edo dialektologiako eskola desberdinetan hizkuntza aldakiak aztertzeko eta sailkatzeko baliatzen diren irizpideak ezagutzeko gaitasunaz jabetzea: geografikoki berezkoak diren ezaugarriak, berritzaileak edo gordetzaileak, garaikideak ala ez, sistematikoak, hau da, gramatikan maila sakonekoak direnak, lexikoak...25.0 %
Hala alderdi sinkronikoan nola diakronikoan, geografian hizkuntza-berrikuntzen guneak bereizteko irizpideak erabiltzen ikastea25.0 %
Euskal dialektoen corpus garaikidea nahiz antzinakoa aztertzeko irizpide nagusiak erabiltzen hastea25.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala182038
Gelako p.122537

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpen teorikoak0.030 %
Banakako eta/edo taldeko lana0.010 %
Eztabaidak0.010 %
Irakurketa eta analisi praktikoak0.020 %
Kasuen analisia0.030 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea10.0 % 30.0 %
Erreferentziako testuaren irakurketa eta analisia20.0 % 30.0 %
Ezagutza orokorrak ebaluatzea garapen lanen bidez15.0 % 20.0 %
Eztabaida kritikoa ikasgelan10.0 % 20.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Hizkuntza jakin batean gerta daitezkeen aldakortasun maila desberdinak bereiztea

Nazioartean edo dialektologiako eskola desberdinetan hizkuntza aldakiak aztertzeko eta sailkatzeko baliatzen diren irizpideak ezagutzeko gaitasunaz jabetzea: geografikoki berezkoak diren ezaugarriak, berritzaileak edo gordetzaileak, garaikideak ala ez, sistematikoak, hau da, gramatikan maila sakonekoak direnak, lexikoak...

Hala alderdi sinkronikoan nola diakronikoan, geografian hizkuntza-berrikuntzen guneak bereizteko irizpideak erabiltzen ikastea

Euskal dialektoen corpus garaikidea nahiz antzinakoa aztertzeko irizpide nagusiak erabiltzen hastea

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

1) EBALUAZIO JARRAITUA



Oro har, eskoletako parte-hartzea, ahozko aurkezpena eta horri loturiko eztabaida eta bakarkako zereginak izango dira ebaluazio jarraiturako bidea.



Ebaluazio-sistema



Ponderazioa: - Eskolako partaidetza % 20



- Irakurgaien aurkezpenak eta eztabaidak % 40



- Norberaren lana % 40



Artikuluaren aurkezpenak eta eztabaidak bideratzeko, ikasle bakoitzak ikastaroan landuko diren gaien gaineko irakurgaiak landuko ditu. Ondoren, hori aurkeztuko du, ahoz eta idatziz. Aurkezpenaren ondoren, ikaskideekiko eztabaida bideratuko du, galdera-erantzunen bidez.



Bakarkako zereginak:



- Eskolan landutako eta irakurri beharreko artikuluetan oinarritutako jarduera praktikoak egin eta aurkeztuko dira, gai bakoitza lantzearekin batera.

- Ikasleak azterketa dialektal bat egin beharko du, bakarkako lan baten bidez; horretarako, grabazioak egin eta erabiliko ditu, edo tradizio idatziko euskal testu jakin bat. Batera nahiz bestera, irakaslearekin adostuko du aztergaia.



Ebaluazio jarraitua gainditu ahal izateko, eskatutako guztiak egin beharko dira, garaiz eta moduan.



Ebaluazio jarraituari uko egiteko eskubidea baliatzeko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen inprimakia aurkeztu beharko dio ikastaroaren ardura duen irakasleari, irakasgaiaren irakaskuntza aldiko 4. saioa baino lehen.



2) AZKEN EBALUAZIOA



Ikastaroaren amaieran aurkeztu beharko da, ikastaroan landutako gaiei buruzko literatura irakurri dela erakutsita. Zehazki, ikasleek azterketa dialektologiko integral bat egin beharko dute; horretarako, eremu bat hautatuko dute, eta bertako tradizio idatzia eta egungo datuak baliatu beharko dituzte, irakaslearen tutoretzapean. Egindako lana idatziz aurkeztu beharko da, artikulu zientifikoen egiturari jarraituz.



*Bateko eta besteko lanei buruzko xehetasunak eskolan emango dira ebaluazio jarraitua egiten dutenentzat, eta tutoretza-saioetan azken ebaluazioa hautatzen dutenentzat.



**Ohiko deialdiari uko egiteko eskubidea baliatzeko, ikasleak deialdiari uko egiten diola jasotzen duen idazki bat aurkeztu beharko dio ikastaroaren ardura duen irakasleari, irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago.





Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ezohiko deialdia ohiko deialdia bezala ebaluatuko da.

Irakasgai-zerrenda

I. (Euskal) dialektologiaren oinarriak

II. Oinarrizko irizpide teoriko-metodologikoak

III. Berrikuntzen difusio-ereduak

IV. Zenbait kasu-azterketa

V. Soziolinguistika-gaiak





Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Dialektologiako bibliografia orokorra: nazioartekoa, hizkuntza-atlasak, monografia dialektalak, beste hizkuntzei buruzkoak nahiz euskarari buruzkoak.



EHHA, EAEL, Erizkizundi Irukoitza...

Oinarrizko bibliografia

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

Andersen, H., 1988, "Center and periphery: adoption, diffusion and spread", in J. Fisiak (arg.), 1988, 39-83.

Fernández Ordóñez, I., 2012, "Dialects areas and linguistic change: Pronominal paradigms in Ibero-Romance dialects from a cross-linguistic and social typology perspective", in G. De Vogelaer & G. Seiler (arg.), 73-106.

Gómez Seibane, S. (koord.), 2007, "Mesa Redonda II. Dialectología histórica: Nuevos enfoques y perspectivas", in Fernández Alcaide, M. & A. López Serena (arg.), 400 años de la lengua del Quijote, Sevillako Unibertsitatea: Sevilla, 113-149.

Hernández Campoy, J. M., 1999, Geolingüística. Modelos de interpretación geográfica para lingüistas, Universidad de Murcia, Murtzia.

Ivic', P., 1962, "On the structure of dialect differentiation", Word 18, 33-53.

Linn, M. D., 1983, "Informant selection in Dialectology", American Speech 58, 225-243.

Trudgill, P., 1986, Dialects in contact, Blackwell, Oxford.

Williamson, K., 2004, ¿On Chronicity and Space(s) in Historical Dialectology¿, in M. Dossena & R. Lass (arg.), Methods and Data in English Historical Dialectology, Peter Lang: Berna, 97-136.





Gai bakoitzaren aurkezpenean bibliografia espezifikoa aurkeztuko da.

Aldizkariak

Anuario del Seminario de Filología Vasca



Dialectologia



Fontes Linguae Vasconum



Lapurdum



Orbis

Estekak

- www.euskaltzaindia.eus. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa.



- linguas.net. Portal de información y materiales de lingüística y sociolingüística.



- http://www.gabmap.nl/. Una aplicación web que visualiza variaciones dialectales en línea.



- http://www.geolectos.com/atlas.htm. Atlas lingüísticos en red.



- www.euskaltzaindia.net/oeh. OEH (Orotariko euskal hiztegia. Diccionario General Vasco).

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak