Irakasleak

XSLaren edukia

Maria Izascun Ibabe Erostarbe

Ezagutza arloa
Zientzien eta Portaeraren Metodologia
Saila
Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
izaskun.ibabe@ehu.eus

Psikologian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra (UPV/EHU) Portaera Zientzien Metodologiaren arloan. Bere ikerketa-ildo nagusiak familia barneko indarkeria, batez ere seme-alabak gurasoen aurkako indarkeria, gainera etorkinen osasun mentala, gizarte-bazterkeria eta programen ebaluazioa. Psikologia Fakultateko Familia barneko Indarkeria ikerketa taldeko ikertzaile nagusia da, eta azken hamar urteetan seme-alabak gurasoen aurkako indakeriari buruzko hamar ikerketa-proiektu zuzendu ditu. Ikerketa-taldearen mugarri garrantzitsu bat programa berritzaile bat diseinatzea eta lantzea izan da, Gurasoen Aurkako Indarkeria egoeretan Garaiz Esku Hartzeko Programa izenekoa, eta haren eraginkortasunaren ebidentzia positibo batzuk lortzea, ebaluazio-prozesuak martxan jarraitzen duen arren. Journal of Family Violence aldizkariaren batzorde editorialeko kidea da 2011tik. Hainbat egonaldi zientifiko egin ditu ospe handiko unibertsitatetan. Adibidez, 2009-2010 ikasturtean lizentzia sabatikoa lortu zuen Los Angeleseko University of California unibertsitatean urtebeteko egonaldi zientifikoa egiteko, Peter M. Bentler irakaslearen zuzendaritzapean.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak