Masterraren gakoak
Erakundeen Psikologia eta Esku Hartze Psikosozialaren jatorria da psikologia sozial aplikatuaren ondoko bi arlotan dagoen profesionalen goranzko eskaera: pertsona eta taldeak erakundetan eta esku hartze psikosozial eta komunitarioa.
Horretarako, programak ezagutza teoriko eta praktiko sendoak eskaintzen dizkie profesional gazteei, bai eta aipatu arlotan aplikatzeko gaitasunak ere.
Masterraren xedea da gertakari eta prozesu psikosozial gehienak deskribatzea, ebaluatzea, diagnostikatzea, azaltzea eta interpretatzea, aipatuaren esku hartze eta jarraipen egokiak bermatzeko.
Era berean, eta oinarrizko maila batean, eredu, estrategia, metodo eta erreminta berriak diseinatzea bilatzen du, bi espezialitateek barne hartzen dituzten arloetako portaerak, egoerak eta prozesu psikosozialak hobetu ahal izateko.
Gaitasunen garapena osatzeko, praktikak egingo dira profesional ezberdinen zuzendaritzapean, jarduera profesionala gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren gaitasun eta rol ezberdinak praktikatzeko helburuarekin.
Masterrak Psikologia Doktorego Programarako sarbide zuzena eskaintzen die ikerketarako joera duten pertsonei.