Gaia
FRANCISCO JOSE PEREZ ELORTONDO
- Ezagutza arloa
- Elikadura eta Bromatologia
- Saila
- Farmazia eta Elikagaien Zientziak
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- franciscojose.perez@ehu.eus
Biologia Zientzietan lizentziatua eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian Doktorea. UPV/EHU-ko irakasle titularra. “Elikagaien Kalitatearen eta Segurtasunaren Kudeaketa” irakasgaiaren eskolak ematen ditu graduan eta “Elikagaien Zentzumenezko Analisia” irakasgaiarenak UPV/EHU-ko hiru master ofizialetan. 2010-2011 urtean ezarri zenetik, “Enologia Berritzailea” masterraren arduraduna eta zuzendaria da. Graduondo ofizial honek, titulu bikoitzeko hitzarmena dauka Bordeleko Unibertsitatearekin 2016. urtetik.
2000. urtean sortu zenetik, LASEHU-ko Ikertzaile nagusia eta zuzendari arduraduna da. LASEHU 2005. urtetik ENAK-ek akreditatutako laborategia da eta bertan, euskal nekazaritzako elikagaien, hala nola, Idiazabal gazta, Bizkaia, Getaria eta Arabako txakolina edo Arabar Errioxako Ardoaren hobekuntzarako eta zentzumenezko kalitatearen kontrolerako aktibitateak garatzen eta burutzen dira. Horrez gain, LASEHU-k elikadura sektorearentzako ikerkuntza, ezagutzaren transferentzia eta irakaskuntza proiektuak garatzen ditu. Bestalde, Lactiker taldeko ikerlaria da Euskal Unibertsitate Sistemako Ikerketa talde finkatu hau sortu zenetik.
Azken urte hauetan Espainiako zentzumen-zientziaren hedapen eta hazkuntzan lagundu du hainbat lan eta ekintzaren bidez: ENAC-ekin elkarlanean arituz, 2010ean Gasteizen Eurosense biltzarra antolatuz, AEPAS taldearen sorrera bultzatuz eta gerora honen Presidente kargua gauzatuz. AEPAS-en ordezkaria da European Senso