presentacion-master-nutricion-salud

Masterraren Gakoak

Ez da eskainiko 2024/2025 ikasturtetik aurrera

Gero eta nabariagoa da gizarteak bere norbanakoen bizitzaren kalitatea elikadura egoki eta, ahal den heinean, pertsonalizatu baten bidez hobetzeko duen interesa.

Elikadura eta Osasuna Masterraren ardatza da ikerketarako gaitutako profesionalak prestatzea nutrizioaren arloko alderdi aurreratu eta berritzaileenetan, egungo gizartearen eskaerei erantzuteko.

Horretarako, ondokoak jorratuko ditu prestakuntza programak: giza nutrizioaren informazio eguneratua eta haren erabilera, talde zehatzetako (haurrak, nerabeak, zaharrak eta kirolariak) nutrizio ezaugarriak bereiztea, patologia nutrizionalaren berezko nahasmenak identifikatzea eta nutrizio klinikoan txertatzea, elikadura arriskuak aztertu eta ebaluatzea eta norbanakoen eta komunitateen osasuna elikaduraren bidez hobetzeko estrategiak prestatzea, bai eta elikatzeko ohitura osasuntsuak bultzatzea ere.

Aldi berean, ikasleei zuzenduta dago haien ikuspegi kritikoa sustatzeko, batez ere hedabideetan zabalduen egon eta presentzia handiena duten nutrizio gaien inguruan.

Masterra amaituta, nutrizioan oinarrituriko ikerketa jarduera bat garatzeko beharrezkoak diren gaitasun eta abileziak bereganatuko ditu ikasleak, eta UPV/EHUren eta Universitat de les Illes Balears (koord.) eta Universidad Rovira y Virgili unibertsitateen arteko Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatua Doktorego Programan sartzeko aukera izango du.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa, Bietakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

ikasturte 1

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Farmazia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
CHURRUCA ORTEGA, ITZIAR

Idazkaritza :
Secretaría de la Facultad de Farmacia

razones-master-nutricion-salud

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Gizarte interes handia duen gai batean espezializatzeko aukera ematen du, zorroztasun zientifiko handiz.
  • Osasunaren arloan ikerketa jarduera gauzatzeko oinarriak eskaintzen ditu.
  • Lan arlo ezberdinetan aplikagarriak den diziplina anitzeko prestakuntza eskaintzen du.
  • Nazio-mailako eta nazioarteko I+G+b programa estrategiko ezberdinekin batera lan egiten du.

salidas-master-nutricion-salud

Aukera profesionalak

  • Osasun arloa, publikoa zein pribatua: ospitaleak, klinikak, kontsultak, osasun zentroak eta farmaziak.
  • Aholkularitza zerbitzuak.
  • Elikadura aholkularitza duten gimnasio eta kirol instalakuntzak.
  • Zentro geriatrikoak.
  • Elikadura arloko ikerketa laborategiak unibertsitate, ikerketa zentro eta enpresatan.
  • Kontsumidoreei artatzeko eta elikadura informaziorako zerbitzuak.
  • Komunitate mailako elikadura programak eta elikadura gidak eta adostasun protokoloak egitea.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak