Masterrak ezagutza transferentzia sustatzen du, enpresa pribatuen eta publikoen artean, praktiken bitartez, eta hainbat hitzarmen ditu horretarako erakunde kolaboratzaile askotarikoekin. Praktikek 300 orduko iraupena dute gutxienez. Helburua da unibertsitate ikasleen prestakuntza osoa ahalbidetzea eta unibertsitate ingurunea eratzen duten enpresen eta erakundeen arteko lankidetza sendotzea. Horrela, ikasleek gaitasun teknikoak, metodologikoak, pertsonalak eta partaidetza alorrekoak eskuratuko dituzte, eta lan merkatuan sartzen eta etorkizuneko enplegagarritasuna hobetzen lagunduko dien esperientzia praktikoa.
Halaber, praktiken amaierako memoria egin behar dute, honako puntu hauek jasoko dituena: praktikaren ezaugarriei buruzko oinarrizko datuak, enpresaren ingurunea eta deskribapena, helburu orokorrak, eginiko lanak eta hartutako erantzukizunak, eta, azkenik, autoebaluazioa, enpresaren funtzionamendu orokorrari eginiko ekarpen pertsonala eta esperientziaren balorazioa. Memoria hau Master Amaierako Lana bezala defendatuko da.