Analisi eta laburpen, antolaketa eta plangintza eta informazioaren kudeaketarako gaitasuna.
Arazoak ebaztea, erabakiak hartzea eta diziplina arteko talde lana.
Arrazoimendu kritikoa, konpromiso etikoa eta ikaskuntza autonomoa.
Arte garaikidearen historiaren eta kontserbazioaren esparruan oinarrizko ikerketaren fase ezberdinak diseinatzeko beharrezkoak diren ezagutzak integratu eta aplikatzea.
Arte garaikidearen kontserbazio eta erakusketaren inguruan eta publiko espezializatu eta ez espezializatuei, modu argian, argudiozko diskurtsoa erabiltzeko gai izatea, haren hedapenaren alde eginez.
Arte garaikidearen kontserbazioarekin eta erakustearekin zerikusia duen edozein alderdiri buruzko hipotesi baten alde edo kontrako argudioak ematea
Arte garaikideari buruzko ikerlana bera argi eta modu antolatuan eta, idatziz eta ahoz, espezializatutako jendearen aurrean, aurkeztea.
Bereganatutako ezagutzak aplikatzea eta arte garaikidearen kontserbazio prebentiboari eta erakusmoldeei lotutako ikerlanei buruzko ondorioak ateratzea, testuinguru historiko, artistiko eta soziokultural berri batean.
Datuak aztertuta eta aurreko ikerlanei erreparatuta oinarritutako hipotesiak proposatzea, arte garaikidearen azterketa historiko dokumental eta materialaren inguruan.
Egoera berrietara moldatzea, sorkuntza eta aitzindaritza.
Kalitatearekiko motibazioa, azterketa esparruari buruzko informatika ezagutzak, eta ahozko eta idatzizko komunikazio maila egokia.