Breadcrumb

presentacion-master-conservacion-exhibicion-arte-contemporaneo

Masterraren gakoak

Azken urte hauetan, kultura eta artea zabaltzeko jarduerak izugarri ugaritu dira hainbat testuingurutan, hala tokian-tokian eta estatuan nola nazioartean. Horixe erakutsi dute arte garaikidea kudeatzen duten museo eta erakunde askok, interesa agertu baitute artea babestearekin, kontserbatzearekin eta erakustearekin lotutako zenbait alderdiren inguruan. Adibideetako batzuk dira Bilboko Guggenheim Museoa eta Bilbao Fundazioa, Gasteizko Artium Fundazioa, Madrilgo Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionala eta Leongo MUSAC, besteak beste.

CYXAC masterraren xedea da, funtsean, ikertzaileak kontserbazioren alderdi materialean eta alderdi historiko eta dokumentalean trebatzea eta horretan aritzeko gaitzea, arte garaikidearen konplexutasuna eta espezifikotasuna analizatu, kritikatu eta ikertu dezaten.

Ikasleek diziplina anitzeko prestakuntza programa bat landuko dute: alde batetik, agerian jarriko da artelana testuinguruan ipintzeak zer-nolako garrantzia duen ikerketa historiko eta dokumentalerako oinarri gisa, eta, bestetik, aztergai izango dira artelanen osagaiak eta artelanak hondatzen dituzten agenteak eta kausak.

Master hau eginez gero, UPV/EHUko Ikerketa Arte Garaikidean doktorego programa egin ahal izango da.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

ikasturte 1

Gutxi gorabeherako prezioa

1.600 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Arte Ederren Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
PORCEL ZIARSOLO, ALAZNE

Idazkaritza :
Patricia Rodríguez

946015477

4razones-master-conservacion-exhibicion-arte-contemporaneo

Master hau aukeratzeko arrazoiak

  • Masterra “diziplina anitzekoa” da argi eta garbi: kontserbazioarekin, legeriarekin, kritikarekin (ikuspegi antropologikoa barne), komisariotzarekin, ikerketa historiko-dokumentalarekin eta materialarekin lotutako irakasgaiak ematen dira (ia-ia pisu bera dute guztiek), betiere artelan garaikidea ardatz harturik. Kanpoko 21 irakasle ditugu horretarako, denak ere izen handiko profesionalak.
  • Zentroekin 14 hitzarmen sinatu ditugu EAEn eta EAEtik kanpo praktikak egiteko. Erakunde, galeria eta museo horietan, ikasleek beren prestakuntza osatu eta MALera bideratu dezakete.

salidas-master-conservacion-exhibicion-arte-contemporaneo

Irteera profesionalak

  • Ondasun kulturalen kontserbazioa
  • Kontserbazioaren arloko ikerketa
  • Ikerketa historiko-dokumentala
  • Erakusketetako komisariotza
  • Artelanen, merkatuaren eta kalteen peritua
  • Azterketa fisiko-kimikoetan aditua
  • Arte kritikaria
  • Komisariotza
  • Manipulazioan, enbalajean eta garraioan aditua

Guztia arte garaikidearekin loturik.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak