XSLaren edukia

Programazio Modularra eta Objektuetara Bideratutako Programazioa

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza (desagertzear, 2022-2023tik aurrera)
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honek Informatikaren adarreko modulu komuneko gaitasun hauek garatzen ditu:



- M02CM01. Aplikazio eta sistema informatikoak diseinatu, garatu, hautatu eta ebaluatzeko gaitasuna, haien fidagarritasuna, segurtasuna eta kalitatea bermatuz, printzipio etikoei eta indarrean dagoen legeria eta araudiari jarraikiz.

- M02CM06. Teknologia informatikoetako oinarrizko prozedura algoritmikoak ezagutu eta aplikatzea problemen soluzioak diseinatzeko, proposatutako algoritmoen egokitasuna eta konplexutasuna aztertuz.

- M02CM07. Problema bat ebazteko datu-mota eta -egitura egokienak ezagutzea, diseinatzea eta modu eraginkorrean erabiltzea.

- M02CM08.Aplikazioak modu sendo, seguru eta eraginkorrean aztertzeko, diseinatzeko, garatzeko eta mantentzeko gaitasuna, paradigma eta programazio-lengoaia egokienak aukeratuz.



Jarraian irakasgaiaren berariazko gaitasunak deskribatzen dira:



- Objektuei Bideratutako paradigmaren oinarriak eta Objektuei Bideratutako Programazio-lengoaiari (POO) dagozkion elementuak ezagutu eta ulertzea (C8).

- Klaseen eta objektuen arteko desberdintasunak, klaseen arteko erlazioa, herentzia eta

polimorfismoa ulertzea (C8).

- Programa txikiak garatzea, programazioari buruz ikasitako kontzeptu guztiak aplikatuz (Cl6).

- Salbuespenak ezagutzea eta erabiltzea, akatsak kontrolatzeko mekanismo gisa programen funtzionamendu egokia bermatzea helburu duena (C1, C8).

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Objektuei Bideratutako paradigma.



1. gaia. Sarrera. Gai honek softwarea garatzeko printzipioak azaltzen ditu eta horietako batzuk Objektuei Bideratutako paradigmarekin lotzen ditu.



2. gaia. Objektuei Bideratutako Programazioaren sarrera. Gai honetan Objektuei Bideratutako Programazioaren paradigmaren oinarrizko kontzeptuak lantzen dira (abstrakzioa, informazioa ezkutatzea, kapsulazioa). UML motako diagramen sarrera.



3. gaia. Objektuei Bideratutako Programazioaren alderdi aurreratuak: herentzia, polimorfismoa, lotura dinamikoa, klase abstraktuak. Gai honetan, herentzia sinplearen kontzeptuak lantzen dira, baita polimorfismoa eta lotura dinamikoa ere. Kontzeptu horiek UML motako diagrametan aplikatzea.



4. gaia. Erroreen tratamendua: salbuespenak. Gai honetan salbuespenezko egoeren kudeaketa nola burutu azaltzen da, aplikazioek behar bezala funtziona dezaten edo, gutxienez, haien exekuzioa bortizki eten ez dadin, ahultasunak ekar ditzakeen ehinean.



5. gaia. Proba Unitario Automatikoak. Gai honetan programen zuzenketa automatikoa egiaztatzeko kontzeptuak azaltzen dira. Junit frameworkaren erabilera.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hainbat irakaskuntza-metodologia erabiltzen dira, eta problemen ebazpena da gehien erabiltzen dena. Oro har, egindako jarduerak taldean landuko dira. Lan autonomoa ere sustatuko da, baliabide informatiko eta bibliografikoak erabiliz, ikasleei ikasgaiaren alderdi guztiak ulertzen laguntzeko, eta noizbehinka bakarkako jardueraren bat eginez.



Ordenagailu-laborategietan, hezkuntza-tresna desberdinak erabiliko dira, 1) ikasleei datuen abstrakzioa eta programen logika ulertzen laguntzeko baliagarriak direnak eta 2) problema errealetarako ingurune bisualen bidez programatzen laguntzeko baliagarriak direnak (adb. jokoak eta simulazioak).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

OHIKO deialdian, irakasgaiaren ebaluazioa etengabeko ebaluazioaren edo azken ebaluazioaren bidez egiten da.



* ETENGABEKO EBALUAZIOA (lehenespenez)

Besterik adierazi ezean, ikasle guztiek ETENGABEKO ebaluazioa egingo dute, uko egiteko eskaera egiteko ahalbidetutako epean ebaluazio horri espresuki uko egiten ez badiote.



Irakasgaiaren azken nota kalkulatzeko, lauhilabetean zehar egingo diren azterketen notak hartuko dira kontuan, baita taldean garatutako laborategien eta proiektuen txostenak ere. Azterketek banaka ebaluatuko dituzte ikasturtean zehar ikasitako ezagutza teoriko eta praktikoak.



Irakasgaiaren gehieneko nota % 100 izanik, azken notan atal desberdinek dituzten pisuak hauek dira:



* Azterketak (banakakoak): % 55

- 2 Azterketa Partzial eta azken azterketa bat: % 10 + % 10 + % 35

* Ordenagailu-laborategien txostenak: % 25

* Proiektua: % 20



*KALIFIKAZIOA AKTETAN:

Ikaslea OHIKO deialdian aurkeztu dela ulertuko da etengabeko ebaluazioa egin badu, hau da, deialdiari uko egin ez badio.



Nolanahi ere, ikasgaia gainditzeko beharrezkoa da azterketara aurkeztea eta, gainera, proposatutako laborategiak eta talde-proiektua egin izana.



Gainera, ikasgaia gainditzeko, ikasle bakoitzak gutxieneko hauek bete beharko ditu:

- azterketen batez besteko ponderatuaren nota 4/10 izatea eta azken azterketaren nota 4/10 izatea.

- laborategi guztien batezbesteko nota 4/10 izatea.

- taldean egin beharreko proiektuaren nota 5/10 izatea.



Horietako edozeinetan eskatzen den gutxieneko kalifikazioa lortzen EZ bada, ikasleak irakasgaiaren ohiko deialdia bertan behera utzi duela ulertuko da, eta banakako azterketen batez besteko nota haztatua lortuko da kalifikazio gisa (edo 4 batez besteko ponderatua 5 edo handiagoa bada).



Gainera, ikasleak atal guztietan gutxieneko nota lortzen duela suposatuz, ikasleak irakasgaia gainditzeko lortu behar duen gutxieneko kalifikazioa 5 puntu dira, irakasgai osoaren nota 10 puntu izanik. Kalifikazio txikiagoa lortuz gero, ikasleak irakasgaiaren ohiko deialdia bertan behera utzi duela ulertuko da.



Ohiko deialdia gainditzen ez duten edo deialdi horretara aurkezten ez diren ikasleak EZOHIKO deialdiara joango dira, eta haien ebaluazioa irakasgai osoaren azterketa orokor batekin burutuko da.



* AZKEN EBALUAZIOA (etengabeko ebaluazioari uko eginez gero):

Ikasleek etengabeko ebaluazioari uko egitea erabaki dezakete azken ebaluazioa egiteko. Ukoa idatziz aurkeztu beharko zaie irakasgaiaren ardura duten irakasleei, ikasleen ebaluazioari buruzko araudiaren 8. artikuluan ezarritako epeetan. Ez da salbuespenezko kasurik onartuko, ezta horretarako jarritako daten ondoko etengabeko ebaluazioari uko egiterik ere.



Ikasleak % 100eko proba global idatzia eginen du (azterketarako zehaztutako egunean). Ikasgaia gainditzeko, ikasleak gutxienez 5 puntu lortu behar ditu 10etik.





* AZTERKETA-ESKUBIDEARI UKO EGITEA

Azken ebaluazioa hautatu eta OHIKO deialdian aurkezten ez den ikasleak "AURKEZTEKE" kalifikazioa izanen du. Etengabeko ebaluazioa egiten duten ikasleek deialdiari uko egiten ahalko diote, ikasleen ebaluazioari buruzko araudiaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.



* KOPIA-KASUAK

Ikasleen ebaluazioari buruz indarra duen araudiaren 11. artikulua aplikatuko zaie. Kopia-kasuan parte hartzen duten ikasle guztiek ebaluazioa suspendituko dute.



Ikasleak ebaluatzeko araudia: https://www.ehu.eus/es/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

1.- Irakasgaiari dagokion materiala: apunteak, gardenkiak, ariketen zerrenda, laborategien enuntziatuak, praktikaren enuntziatua, etab.

2.- Irakasgaiaren web orrian dagoen materiala eGela eduki- eta irakaskuntza-kudeatzailearen bidez.

3.- Hainbat tresna: Java, JUnit, BlueJ, Greenfoot.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- "Objects First with Java" (3ª edición) D.J. Barnes & M. Kölling. Prentice Hall, 2006.

- "Programación Orientada a objetos con Java" (3ª edición) D.J. Barnes & M. Kölling. Prentice Hall, 2007.

- "Construcción de Software Orientado a Objetos" (2. Ed.).B. Meyer. Prentice-Hall, 1999.

- "Introduction to Programming with Greenfoot: Object-Oriented Programming in Java with Games and Simulations". M. Kölling. Prentice Hall, 2010.

- "Data Abstraction and Program Design" R. Ellis.Pitman, 1991.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- "Programación Orientada a Objetos con JAVA" F. Durán, F. Gutiérrez, E. Pimentel. Thomson 2007
- "Program Development in Java". B. Liskov & J. Guttag. Addison-Wesley, 2001.
- "Java 2. Iniciación y Referencia" (2ª edición). Sánchez Allende,J., Huecas Fernández-Toribio,G.,
Fernández Manjón,B., Moreno Díaz,P. Ed. Mc Graw-Hill (2005).
- "Análisis y Diseño Orientado a Objetos con Aplicaciones" G. Booch. Addison Wesley, 1994
- "UML distilled: a brief guide to the standard object modeling language" Fowler, Martin.
Ed.Addison-Wesley, 2004.
- "Thinking in Java" (4th Edition). Bruce Eckel. Prentice-Hall 1998, ISBN 0-13-187248-6 (2006).

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31-01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala