XSLaren edukia

Datu-baseak

Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Laborategiko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

DB irakasgaiaren barruan lantzen diren oinarrizko kontzeptuak edo gaitasunak honako hauek dira: datu baseei lotutako oinarrizko terminologia; Datu Baseak Kudeatzeko Sistema (DBKS) baten arkitektura orokorra eta moduluak; eredu erlazionalaren oinarriak; SQL lengoaia datu basearen egitura definitzeko eta datuak berreskuratu eta eguneratzeko; eta programazioa SQL txertatuarekin.



Gomendatutako aurretiko gaitasunak:

-Oinarrizko Programazioa irakasgaian lortutako programazio gaitasunak.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

-Sarrera: datu baseen arloko terminologia aurkezten da: DB, DBKS, DBS, katalogoa, aktoreak, datu-ereduak, etab. DBSk fitxategiak erabiltzearekin alderatuta dituzten abantailak deskribatzen dira. Hiru mailako arkitektura eta Datu Baseak Kudeazeko Sistema baten moduluak aurkezten dira.

-Eredu erlazionala

-SQL lengoaia: Datu-baseak definitu, kontsultatu eta manipulatzeko azpilengoaien sintaxia aurkezten da.

-DBak manipulatzea aplikazioen bidez

-Bistak: kontzeptua, ezaugarriak eta aplikazioak

MetodologiaToggle Navigation

Klase magistralak (M), nagusiki, irakasgaiari lotutako kontzeptu teorikoak azaltzeko eta ikasleen zalantzak argitzeko erabiliko dira.

Laborategi motako klaseetan (GL) eta eskola magistral batzuetan banakako nahiz taldeko ariketak egingo dira, klase teorikoetan azaldutako kontzeptuak sakontzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

OHIKO deialdian, irakasgaiaren ebaluazioa etengabeko ebaluazioaren edo azken ebaluazioaren bidez egiten da. Besterik adierazi ezean, ikasle guztiek etengabeko ebaluazioa egingo dute, hari uko egiten ez badiote behintzat. Ohiko deialdia gainditzen ez duten edo ohiko deialdira aurkezten ez diren ikasleek EZOHIKO deialdiko proba egin ahalko dute. Deialdi horretan irakasgai osoko azterketa batean ebaluatuko dira.



* AZKEN EBALUAZIOA:

Ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egitea erabaki dezake azken ebaluazioa egiteko. Ukoa idatziz aurkeztu beharko zaie irakasle arduradunei, ikasleen ebaluazioari buruzko araudiaren 8. artikuluan ezarritako epean (lauhileko lehen 9 asteen barruan). Ez da aparteko kasurik onartuko, ezta etengabeko ebaluazioari uko egiterik ere, horretarako jarritako daten ondoren.

Azken ebaluazioak azterketa bakar bat izango du, notaren %100 hartuko duena. Azterketa horrek ikasturtean zehar landutako ezagutza teoriko eta praktikoak ebaluatuko ditu.



* ETENGABEKO EBALUAZIOA:

Irakasgaiaren ebaluazio lehenetsia da. Ikaslea OHIKO deialdira aurkeztu dela ulertuko da etengabeko ebaluazioa egin badu, hau da, ez badio uko egin.



Etengabeko ebaluazioa honela osatzen da:

- Etengabeko trebakuntzari lotutako probak (bi azterketa partzial): %80

- 1. azterketa partziala: %40

- 2. azterketa partziala: %40

-Idatzizko lanen ebaluazioa (une zehatzetan jasoak, aldez aurretik data finkorik gabe) eta laborategiko praktiken ebaluazioa: %20



Nolanahi ere, irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da azterketetara aurkeztea eta, gainera, eskatutako lanak eta laborategi ebaluagarri guztiak egin izana. Irakasgaia gainditzeko, gutxienez honako hauek lortu beharko dira:

- Notaren %40 azterketa bakoitzean

- Notaren %40 laborategi eta egindako lanen batezbestekoan



Edozein ataletan eskatzen den gutxieneko kalifikazioa lortzen ez bada, irakasgaiaren ohiko deialdia suspendituko dela ulertuko da, eta irakasgaiaren kalifikazioa gutxienekoa lortu ez den atalekoa izango da.



Gainera, ikasleak zati guztietan gutxieneko nota lortzen duela suposatuz, irakasgaia gainditzeko lortu beharreko gutxieneko kalifikazioa 5 puntu dira, irakasgai osoaren 10 puntutik. Kalifikazio txikiagoa lortuz gero, irakasgaiaren ohiko deialdia bertan behera utzi dela ulertuko da.



* Deialdiari UKO EGITEA:

Etengabeko ebaluazioa egiten duten ikasleek 11. astera arteko epea izanen dute deialdi arruntean "aurkezteke" gisa agertzeko. Horretarako, haien nahia irakasgaiko irakasleei idatziz aurkeztu beharko diete. Azken ebaluazioa egiten duten ikasleen kasuan, azken probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



* KOPIA kasuak:

Indarrean dagoen graduko eta lehen eta bigarren zikloko irakaskuntzak kudeatzeko araudiaren 11. artikulua aplikatuko da. Edozein ebaluazio probatan kopia kasu bat egonez gero, hartan parte hartzen duen ikasle orok “suspentso” kalifikazioa jasoko du dagokion deialdian.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiko eGelan eskuragarri dauden apunteak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Fundamentos de Sistemas de Bases de Datos. Ramez Elmasri y Shamkant B. Navathe. Addison-Wesley Iberoamericana, 2007.



Fundamentos de Bases de Datos. Henry Korth, Abraham Silberschatz y S. Sudarshan. Mc.Graw-Hill, 2002.

Gehiago sakontzeko bibliografia

26 dominios con ejercicios de SQL. 270 Consultas de SQL de nivel avanzado. Tomás A. Pérez Fernández y Arantza Irastorza Goñi. Editorial Académica Española, 2012.

Sistemas de Bases de Datos. Un enfoque práctico para Diseño, Implementación y Gestión. Thomas Connolly y Carolin Begg. Addison Wesley, 2005.

Introducción a los Sistemas de Bases de Datos. C.J. Date. Prentice-Hall, 2001.

TaldeakToggle Navigation

16 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala