Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Aniztasuna eta kultura-aniztasuna ezagutzea.
- Atzerriko gutxienez bi hizkuntza zuzen erabiltzea.
- Gai izatea graduko jakintza espezifikoa hurbileko beste arlo eta diziplina batzuekin lotzeko eta aplikatzeko.
- Ikaskuntza autonomoa, analisi eta sintesirako gaitasuna eta jakintzak praktikan jartzeko gaitasuna.
- Informazio interkodala kudeatzeko gai izatea (berreskuratzea, ebaluazioa eta transmisioa) eta kode bakoitzerako teknika espezifikoak aplikatzea.
- Itzulpenaren eta dokumentazioaren eta lagundutako itzulpenaren eremuko tresna informatikoak erabiltzea.
- Komunikazio-arazoak konpontzeko gaitasuna (informazioa berreskuratu, ebaluatu eta transmititzea).
- Lan indibidualerako eta talde-lanerako (espezifikoa eta diziplinartekoa), erabakiak hartzeko eta proiektuak eta lanbidearen alderdi ekonomikoak eta praktikoak kudeatzeko gaitasuna.
- Norberaren hizkuntza ahoz eta idatziz menderatzea.
- Norberaren hizkuntzan beste hizkuntza batean jasotako askotariko ideiak edo testuak behar bezala produzitzeko gaitasuna.