SICUE 2024-2025
1.- Bete beharreko baldintzak
Eskaera egin aurretik oso garrrantzitsua da Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetzako webgunean indarrean dagoen SICUE mugikortasun programaren deialdiaren informazioa irakurtzea. Batez ere, SICUE 2024-25 Deialdiaren oinarriak.
2.- Norakoak
SICUE Programa:
Letren Fakultateko ikasleriak SICUE Programaren bitartez hurrengo norakoetan eskaera egin dezake:
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ingeles ikasketak (pdf ,108,87 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Euskal ikasketak (pdf ,96,31 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Filologia (pdf ,134,36 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Itzulpengintza eta interpretazioa (pdf ,111,56 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Historia (pdf ,115,16 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Artearen Historia (pdf ,107,06 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Geografia eta Lurralde Antolakuntza (pdf ,107,91 Kb)
3.- Eskaria eta Dokumentazioa
SICUE mugikortasun programarako eskaera GAUR plataformaren bidez egin beharko da, 2024ko otsailaren 19tik martxoaren 4ra, ezarritako egutegia eta eskaera prozedura kontuan izanik.
Ikaslearen lehentasunaren arabera ordenaturik gehienez 5 norako ezberdin aukera daitezke.
Eskaera egin ondoren, hurrengo dokumentazioa 2.44 bulegoan eskura entregatu behar da:
- Eskaera-orria sinaturik, GAURen eskaera egin ondoren lorturikoa.
- Karnet tamainako argazki bat.
Dokumentazioa bulegoan eskura entregatu ezin ezean, e-mail bidez nazioartekoak.letrak@ehu.eus helbidera bidali beharko da.
4.- Esleipena
Plazak esleitzerako orduan kontuan hartzen den irizpide bakarra batezbesteko nota da. Hortaz, plazak hurrenkeran esleituko dira, batezbesteko nota altueneko eskaritik hasita batezbesteko nota baxueneko eskarira. Nolanahi ere, SICUE mugikortasun programan inoiz parte hartu ez duten ikasleek lehentasuna izango dute.
5.- Hautaturiko ikasleentzako instrukzioak
- Egonaldiaren luzapena edo murrizketa: plaza esleitu eta onartu ondoren, ikasleek aukera izango dute beren helburuko unibertsitateko ikasketa-egonaldiaren iraupenaren aldaketa eskatzeko, SICUE deialdian adierazitako epean. Horretarako, GAUR profilean eskuragarri dagoen SICUE egonaldiaren luzapenari edo murrizketari buruzko inprimakia erabili behar da.
- Nominazioa eta erregistroa helburuko unibertsitatean: maiatzaren erdialdetik aurrera, Leioako Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak ikasleen nominazioak helburuko unibertsitateetara bidaltzen ditu. Une horretatik aurrera, helburuko unibertsitateak ikasleekin zuzenean harremanetan jartzen dira, SICUE ikasle gisa betebeharreko erregistroa egin dezan.
- SICUE Akordio Akademikoa: helburuko unibertsitatea ikaslearekin harremanetan jarri ondoren, ikasleak SICUE Akordio Akademikoaren proposamena egin beharko du. Hori egiteko jarraibideak hurrengo atalean argitaratuta daude.
- Matrikula UPV/EHUn: automatrikula-aldian ikasleek Akordio Akademikoan jasotako UPV/EHUko irakasgaien matrikula egingo dute. Akordio Akademikoan sartuta ez dauden irakasgairik izanez gero, horiek ere matrikulatu behar dira, eta Gasteizen azterketa egin ahal izango da ohiko edota ezohiko deialdietan. Ikasleak salbuetsita egongo dira helburuko unibertsitateari dagozkion matrikula-tasak ordaintzetik.
- Hasierako Ziurtagiria eta Egonaldiaren Amaierako Ziurtagiria: helmugako unibertsitatean egonaldia hastean, ikasleak dagokion arduradunaren sinadura lortu beharko du eta Hasierako Ziurtagiria posta elektronikoz sicue@ehu.eus helbidera bidali beharko du. Egonaldia amaitzean, gauza bera egin beharko du Egonaldiaren Amaierako Ziurtagiriarekin. Bi inprimakiak ikaslearen GAUR profilean daude eskuragarri.
- SICUE izapideen laburpena mugikortasunean zehar.
6.- SICUE Akordio Akademikoa
Mugikortasunari ekin aurretik, ezinbestekoa da SICUE Akordio Akademikoa egitea, eta hiru aldeek sinatu behar dute: jatorrizko unibertsitatearen koordinatzaileak, helburuko unibertsitatearen koordinatzaileak eta ikasleak.
Akordio Akademikoan bete beharreko baldintzak:
- SICUE trukea egiten den aldiko UPV/EHUko irakasgaiak sartu behar dira.
- Gehienez, hirugarren edo laugarren urteko irakasgai bat sartu ahal izango da, gutxiegi kalifikazioa duena.
- Ezin da Gradu Amaierako Lana sartu.
- Helburuko unibertsitatean, graduko ikasketen lehen urtetik laugarrenera arteko irakasgaiak hautatu ahal izango dira.
- UPV/EHUko oinarrizko eta nahitaezko irakasgaiek helburuko unibertsitatean egiten diren baliokideen antzeko edukiak izan behar dituzte.
- UPV/EHUko hautazko irakasgaiek, hizkuntzen kasuan izan ezik, eduki desberdinak izan ditzakete.
Akordio Akademikoa egiteko prozedura:
- "Akordio Akademikoa C Inprimakia " dokumentua betetzea.
- Akordio Akademikoa GAURen grabatzea.
- Gure bulegora e-mailez letras.internacional@ehu.eus helbidera "Akordio Akademikoa C Inprimakia" bidali eta baita helburuko unibertsitateko irakasgaien programak ere.
- Koordinatzaileak proposamena berrikusiko du eta ikasleari bere balizko oniritziarekin erantzungo dio eta Akordio Akademikoa sinaturik itzuliko dio.
- Ikasleak Akordio Akademikoa sinatu beharko du, helburuko unibertsitateko koordinatzailearen sinadura lortu eta Akordio Akademikoa itzuli, hiru sinadurekin, gure bulegora letras.internacional@ehu.eus.
Akordio akademikoa aldatzeko prozedura (Epemuga: lauhileko bakoitzaren hasieratik hilabete bat):
- Bete guztiz "Cambios-aldaketak SICUE" dokumentua eta gure bulegora e-mailez bidali letras.internacional@ehu.eus . Lehenengo taula, GAURen grabatutako Akordio Akademikoarekin osatu behar da. Bigarren taula, proposamen berri osoarekin bete behar da. Hau da, irakasgai berriez gain mantentzen diren irakasgai guztiak jarri behar dira. Ilara gehiago behar izanez gero, errenkada berriak gehitu behar dira. Helmugako unibertsitatean irakasgai berriak gehituz gero, irakasgai berrien programak ere bidali beharko dira.
- Koordinatzaileak proposamena berrikusiko du, ikasleari bere balizko oniritziarekin erantzungo dio eta Akordio Akademikoa sinaturik itzuliko du.
- Ikasleak Akordio Akademiko berria sinatu beharko du, helburuko unibertsitateko koordinatzailearen sinadura lortu eta Akordio Akademikoa itzuli, hiru sinadurekin, gure bulegora letras.internacional@ehu.eus.
Akordio Akademikoa kudeatzeko erabili beharreko dokumentuak: