Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Gai izatea graduko jakintza espezifikoa hurbileko beste arlo eta diziplina batzuekin lotzeko eta aplikatzeko.
- Ikasleak gai izatea ahoz eta idatziz behar bezala komunikatzeko.
- Ikasleak gai izatea autonomiaz eta taldean lan egiteko.
- Ikasleak gai izatea etengabe ikasteko eta eguneratzeko.
- Informazio geografikoa lurraldea deskribatu, aztertu, interpretatu eta antolatzeko baliabide gisa erabiltzea, informazioa kartografikoki adieraztea, informazio estatistikoa landu eta interpretatzea, eta ikerketaren emaitzak aztertu eta jakinaraztean IKTak erabiltzea.
- Jakintza geografikoak azaldu eta transmititzea, eta problemak era multidimentsionalean ulertzea.
- Leku, eskualde eta kokalekuen aniztasuna azaltzea eta erlazio eta prozesu espazialak ulertzea. Fenomenoak hainbat lurralde-eskalatan erlazionatzea.
- Lurraldea antolatu eta kudeatzeko eta zerbitzuak eta jarduerak kokatzeko proposamenak egitea.
- Lurraldea ezagutu, ulertu eta interpretatzea, eta ingurune fisikoa alderdi sozialarekin eta giza alderdiarekin erlazionatzea.