Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Mintegia Nazionala

XIII. ITZULPEN MINTEGIA. "Pikuren bat kardu artean: Edna Saint Vincent Millayren poesia itzultzen"

Irudia

Bi saioko mintegi honetan poesia neurtu eta errimadunaren itzulpenari erreparatuko diogu, Edna Saint Vincent Millayren olerkiak ingelesetik euskarara bihurtzearen kasu espezifikoaren bitartez. Lehen saioan poesia neurtu eta errimaduna itzultzeko aukerak eta haien on-gaitzak gainbegiratuko ditugu, metrika eta errima zehatzaz itzultzeko tresna batzuk ikusi eta zenbait ariketa egingo ditugu, eta poema baten itzulpenaren making-offa ikusiko dugu. Bigarren saiorako ikasleak Millayren soneto bat itzultzen saiatuko dira eta taldean aztertuko ditugu aurkitutako arazoak eta bilatutako irtenbideak.

Harremanetarako

  • Arduraduna: Isabel Etxeberria Ramírez
  • Saila - Zerbitzua: Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
  • Posta elektronikoa: isabel.etxeberria@ehu.eus