Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hitzaldia Nazionala

CHAT GTP tresnak Humanitateen ebaluazio-sistemetan

Irudia

Datorren urtarrilaren 24an, 11:00etan, Letren Fakultatean CHAT GTP tresnak Humanitateen ebaluazio-sistemetan duen eraginari buruzko informazio-hitzaldia emango du Manuel Díaz Ordóñez irakasleak, Sevillako Pablo Olavide Unibertsitatekoak. Dekanotzak eta Historia Graduaren koordinazioak antolatu dute hitzaldia. Bertaratzea librea da leku guztiak bete arte, eta modu birtualean ere jarraitu ahal izango da, honekin batera doan kartelean agertzen den estekaren bidez.