PRESENTACION

Aurkezpena

ehuGune, UPV/EHUren eta gizartearen arteko topagunea, duela hamarkada bat baino gehiago sortu zen, euskal unibertsitate publikoak sortzen eta metatzen duen ezagutza gizarte-kezken zerbitzura egon dadin, eztabaidaren kultura eta kultura zientifikoa sustatuz. ehuGune UPV/EHUren apustu estrategikoa da euskal gizarte kultuago, irekiago eta toleranteago baterantz aurrera egiteko.

ehuGunek ikerketa eta berrikuntza arduratsuko Europako politika garatzen eta finkatzen laguntzen du, zientzia irekiagoa lortzeko, esparru zientifikoaren eta gizartearen artean dagoen arrakala murrizteko, eta zientzia inklusiboagoa, gardenagoa eta lankidetzazkoagoa lortzeko, gizartearen parte-hartzea sustatuz eta ikerketa gizartearen premia larrienei erantzunak bilatzera bideratuz.

Horregatik, ibilbide berri honetan, gure Unibertsitatearen makineria guztia Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) zerbitzura jarri nahi dugu, pertsonen arteko berdintasuna lortzeko, planeta babesteko eta oparotasuna ziurtatzeko agenda globalaren zerbitzura. Iraunkortasunaren arloan gure ikerketa-lana modu batera edo bestera egiten dugunok badakigu GJHak betetzeak erronka handia dakarrela. Gure zibilizazioa bidegurutze batean dago, inoiz ikusi ez den une historiko batean, non bizitzari eusteko planeten 9 mugetatik 4 gainditu ditugun, Stockholm Resilience Centrek Science eta Nature aldizkarietan argitaratutako lanen arabera.

Margaret Atwood idazleak dioen bezala: «Planetak bizigarri izaten jarrai dezan nola antolatu jakin beharko dugu. Utopiak itzuliko dira, mundua nola salbatu imajinatu behar dugulako.»

 

Garapen iraunkorrerako helburuak