2018. urtean Jornadas Universitarias de Tecnología Educativa-ren XXVI. edizioa Donostian ospatuko da ekainaren 27, 28 eta 29an. Gai nagusia “Konpetentzia eta hiritartasun digitala gizarte eraldaketarako” izango da.
Aurreko urteetako edizioen gaiak errebisatu ondoren, erakunde desberdinetan teknologiarekin egiten diren ikerketa eta praktikek gizartean duten eragina eta eraldatzeko indarrean murgildu nahi izan gara.
Jornadas Universitarias de Tecnología Educativa-ren XXVI. edizioko helburu orokorrak honakoak dira:
- Gizarte eremu eta kolektibo desberdinetan teknologiarekin egiten diren esperientziak bildu eta horiei buruz hitz egin, gizarte mailan duten eraldatzeko gaitasun, ahalduntze eta zenbaterainokoa ezagutuz.
- Teknologian, teknologiarekin eta teknologiarentzako egiten diren ikerketa eta irakasleen prestakuntzan erabiltzen diren ikuspuntuen inguruan sakondu eta hausnartu.
2018. urteko edizioan, etorriko diren pertsona guztien parte hartzea bermatu nahi da. Horretarako, antolatu diren espazioetan eztabaidak sortzea izango da helburu nagusia. Lan honetan moderatzaile eta kontalarien lana oso garrantzitsua izango da, beraien laguntzarekin espazio guzietan jazotzen dena parte hartzaile guztiei helarazteko ardura izango baitute.
Ondorioz, JUTE hauetatik gai eta ekintza ildo desberdinen zerrenda sortzea espero da. Horiek JUTEen hurrengo edizioetarako eta Red Universitaria de Tecnología Educativa sarearen barruan sortu daitezkeen ekimen berrietarako lagungarriak izango direlarik.
Jarraian, kongresuak iraungo dituen hiru egunetan, hausnarketarako lagungarriak diren hainbat galdera proposatzen ditugu:
Nolakoa izan behar da Informazio eta Komunikazioaren Teknologien inklusio kritiko eta eraldatzailea?
Zein paradigmetatik bideratzen dugu irakaslegoaren prestakuntza Hezkuntza Teknologiari dagokienez?
Nola helarazten dizkiogu ikerketen emaitzak hiritartasunari eta nolako parte hartzea eskatzen diegu?
Zeintzuk dira epe ertain eta luzera begira Konpetentzia Digitalak izango dituen erronkak?