Partaideak

Unai Fernández Gámiz

(Gasteizko Ingeniaritza eskola - Ingeniaritza energetikoa)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Ibilbidea

Unai Fernandez Gamiz doktorea: Gasteizen jaio zen 1976/09/17an, Industria Ingeniari Teknikoa da Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU) 1999an, eta Industria Antolaketako Ingeniaria Gasteizko Ingeniaritza Eskolan (2004). Biak Euskal Herriko Unibertsitatekoak dira (EHU).

2005etik Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan ari da lanean. EHUko Energia Ingeniaritza Saileko irakaslea da. Danimarkako RISOE-DTUn egin du doktore-tesia, turbina eolikoetarako fluxua kontrolatzeko sistema pasiboetarako CFD simulazio fluidodinamikoari buruzkoa, CUM-LAUDE bikainaren emaitzarekin. Unai aditua da CFDn eta 70 artikulu zientifiko indexatu baino gehiago ditu (Hindex = 17) JCRn (Journal Citation Report). Bere irakaskuntza Fluidoen Mekanikan eta CFD (Computational Fluid Dynamics) simulazio fluidodinamikoan ematen du. Kudeaketa-esperientzia handia du, nazioko eta nazioarteko hainbat proiekturen koordinazioak bermatzen duena. Irakasle gonbidatua izan da Latinoamerikako hainbat unibertsitatetan, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan eta Technical University of Denmarken. Gasteizko Ingeniaritza Eskolan emandako hainbat titulu propioen koordinatzailea da (Arabako Foru Aldundiak diruz lagundutakoak) eta MORE Master on Offshore Renewable Energy izeneko ERASMUS MUNDUS Masterrean eskolak ematen ditu. 2017ko abuztuan, ponentzia onenaren saria jaso zuen Sarajevon egindako European Congress on Renewable Energy ECRES 2017 konferentzian.

Researcher ID:

Orcid kodea: 0000-0001-9194-2009