Partaideak

Juan Luis Larrabe Barrena

(Itsasketa Zientzia eta Teknikak, Itsasontzi Makinak eta Itsasongintza Saila / Bilboko Ingeniaritza eskola - Portugaleteko eraikina)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Ibilbidea

Juan Luis Larrabe Barrena Bilboko Ingeniaritza Eskolan ikasitako Ingeniaria da, 2002an doktoretza lortu zuen. 1994az aurrera, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean lan egin du kargu akademiko ezberdinetan. Lehenik Nautika eta Itsasoko Makineria Goi Eskola Teknikoan eta gaur egun Bilboko Ingeniaritza Eskolan, unibertsitateko irakasle titular gisa. Bere esperientzia akademikoa eta ikertzailea ingeniaritza elektrikoa, potentzia-elektronika eta itsas-makina elektrikoen arloetan oinarritzen da, baita Itsas ibilgailuen dinamikan eta ingeniaritza biomedikoan ere. Gainera, esperientzia du arlo horietan I+G proiektuak kudeatzen.

Deialdi ezberdinetako 30 proiektu baino gehiagotan parte hartu du: SAIOTEK, ETORGAI, CENIT, UPV/EHU, etab. Horien guztien artean, HIBRIBUQ proiektuko lidergoa nabarmentzen da, itsas sektoreko 8 enpresek osatutako partzuergoak osatutakoa. Proiektu honetan, desplazamendu txiki eta ertaineko ontzietarako energia eraginkortasun handiko propultsio-sistema hibrido bat garatu zen. Era berean, BAIP2020 proiektuko ikerketa-taldeko partaide izan zen, Arrantzarako Ontzi Autonomo Adimendun Anitzeko 2020, Astilleros Muruetak zuzendutako 21 enpresa eta 28 ikerketa-taldez osatutako partzuergoan.

Artikulu zientifiko eta nazioarteko foroetako kongresuetarako komunikazio batzuen egilea/egilekidea da. Ebaluatzaile gisa ere parte hartu du nazioarteko hainbat aldizkaritan, hala nola IEEE Transactions on Biomedical Engineering. Bi patenteren egilea da, biak ingeniaritza biomedikoaren alorrean.

ID ORCID: 0000-0002-5906-1006

ID WOS: ABG-9124-2020

ID Scopus: 6506240361