Edukiak

Urko Izquierdo Ereño

(Ingeniaritza Energetikoa / Bilboko Ingeniaritza Eskola - I eraikina)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Ibilbidea

Urko Izquierdo Ereño Ingeniari Kimikoa da eta Ingeniaritza Kimikoan Doktorea Nazioarteko Aipamenarekin, bikain Cum Laude kalifikazioarekin aho batez eta UPV/EHUn Ingeniaritza arloko Doktorego Tesi onenaren aparteko saria jaso zuen.

Industria-sektorean esperientzia profesionala du zementua (Bamburi Cement - Kenya eta Cementos Lemona - Espainia), papera (Metsa Botnia - Finlandia) eta erregaiak (Bionor – Espainia) ekoizten dituzten enpresetan lan egiteagatik. 2009an SuPrEn ikerketa-taldean sartu zen doktorego-tesia egiteko, eta 2014an defendatu zuten. Doktoratu aurreko ikasle gisa 6 hilabeteko egonaldia egin zuen, eta doktoratu ondoko ikasle bezala 3 hilabeteko beste bat Fraunhofer-Institut für Mikrotechnik und Mikrosysteme ikerketa zentroan (Mainz, Alemania). Gaur egun Eusko Jaurlaritzako ITSAS-REM izeneko ikerketa-talde egonkorreko kide gisa dihardu ikerketa-lanetan, eta batez ere itsas energien arloan burutzen ditu bere ikerketa jarduerak.

Ikertzaile gisa egindako ibilbideari esker, lehiakorrak diren 18 ikerketa-proiektutan eta enpresekin 6 proiektutan lan egin du. 20 JCR argitalpen eta 2 ez indexatu (EKAIA) argitaratu ditu eta kongresuetarako 45 ekarpenetan parte hartu du. Ikerketako seiurtekoak: 2. h indizea = 9.

Researcher ID: 54420239200

Orcid Kodea: 0000-0003-2020-4310