XSLaren edukia
Informatika
- Ikastegia
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Zibila + Arkitektura Teknikoa
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 15 | 10 |
Gelako p. | 15 | 20 |
Ordenagailuko p. | 30 | 60 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Irakasgaiaren gaitasun espezifikoa:
M01CM03: Ingeniaritzan aplikatzekoak diren programa informatikoen, sistema eragileen, datu-baseen eta konputagailuen programazioa eta erabilerari buruzko oinarrizko ezagutzak.
Hau da gure Gradua diseinatu zenean irakasgai honetarako definitu zen gaitasun espezifikoa. Ikusi dezakezunez, oso orokorra da, baina hori ez dugu ikusten ezaugarri negatiboa bezala, aukera bezala baizik: informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloak eskatzen duten malgutasuna ahalbidetzen du. Orain dela hamar urteko ikasle batek eta aurtengo batek, biok, ezagutza hori aplikatzeko gaitasuna eskuratuko dute, baina ordutik hona horretarako tresnak asko aldatu dira.
Gaitasun hau ondorengo titulazioko gaitasunarekin estekatuta dago:
G001: Ingeniaritza Zibilaren jardunerako gaitasun zientifiko-teknikoa izatea eta aholkularitza, diseinua, kalkulua eta antzerako funtzioak ezagutzea.
Gaitasun hauek osatzeko, ondorengo ikasketa-emaitzak neurtuko dira:
IE1: Metodologia zientifikoarekin bat datozen estrategiak erabiltzen ditu informatikako problemak ebazteko: analisi kualitatiboak egiten ditu, terminologia egokia erabiltzen du, abstrakzioa erabiltzen du eta ereduak sortzen ditu.
IE2: Informatikaren arloko prozesuei buruzko informazioa erabiltzen du eta ideiak analizatu eta adierazten ditu modu egokian, ahozko eta idatzizko hizkuntza erabiliz eta metodo grafiko egokiak erabiliz.
IE3: Tresna informatikoak ongi erabiltzen ditu ingeniaritzako problemetan aplikatuz.
IE4: Ezarritako espezifikazioak betetzen dituzten informatika sistemak diseinatzen eta inplementatzen ditu, dokumentazio egokia sortuz.
Irakasgaiaren gaitasun eta ikasketa emaitzez gain, UPV/EHUko Zeharkako Gaitasunen Katalogoko gaitasunak (adib. AA) eta ikasketa-emaitzak (adib. AA01) landuko dira irakasgai honetan:
AA: Autonomia eta Autoerregulazioa
AA01: Autokonfiantza eta motibazioa erakusten ditu, ikaskuntza espezifiko baten inguruan proposatzen zaizkion zereginak arrakastaz garatzeko.
AA02: Zeregin konplexu bat autonomiaz egiteko gai da, norberaren kudeaketa eta erregulazioko teknikak erabilita.
GK: Gizarte Konpromisoa
GK01: Ekintza zientifiko-teknikoek eta erabaki eta proposamen profesionalek gizartean eta ingurumenean duten inpaktua aztertzen du.
KO: Komunikazioa eta Eleaniztasuna
KO01: Bibliografiaren erreferentzia eta aipamen arauak betetzen ditu, testuinguru akademikoaren arabera (APA, Vancouver, ISO...).
KO02: Bere ideiak komunikazio eraginkortasunez adierazten ditu, hitzezko eta ez-hitzezko hizkuntzaren arteko koherentziari eutsiz.
EE: Etika eta Erantzukizun Profesionala
EE01: Konfidentzialtasunez gordetzen ditu hainbat jarduera eta harreman testuingurutan erabiltzen dituen datu akademikoak eta profesionalak.
IF: Informazioaren Kudeaketa eta Herritartasun Digitala
IF01: Ingurune digitalak lankidetzan erabiltzen ditu, lan akademikoak eta ikerketak egiteko.
BE: Berrikuntza eta Ekintzailetza
BE01: Egoera edo arazo baten aurrean, konponbide berritzaileak sormenez proposatzen ditu.
BE02: Ingeniaritza zibilaren inguruko berrikuntza proiektu bat diseinatzen du, planteatutako beharrei eta eskaerei erantzunez.
PK: Pentsamendu Kritikoa
PK01: Egoera baten azpian dagoen arazoa identifikatzen du; hura objektiboki ulertzeko beharrezkoa den informazioa biltzen du, eta elementu esanguratsuak aukeratzen ditu.
TL Talde lana
TL01: Errespetuzko jarrera erakusten du taldearen barruan azaldutako ideiak adieraztean eta hartzean.
TL02: Helburu komunak lortu nahi dituen lan talde baten rolak eta eraketa eta funtzionamendu arauak identifikatzen du.
TL03: Dagozkion zereginak erantzukizunez betetzen ditu, helburu eta emaitza kolektiboak lortzeko.
TL04: Bilerak eraginkortasunez koordinatzen ditu lankidetzako trebetasunak erabilita; hala nola lidergo partekatua eta txandakakoa.
Informazio gehiago UPV/EHUko Zeharkako Gaitasunen Katalogoari buruz ondorengo estekan:
https://www.ehu.eus/documents/1432750/12757375/Zeharkako+gaitasunen+katalogoa.pdf
Proposatutako ikaskuntza jardueretan landuko diren gaitasunak eta ebaluatuko diren ikasketa emaitzak beti aipatuko ditugu. Jarduera bakoitzak bere dokumentazioa izango du (eGelan eskura izango dena) eta bertan agertuko da zein gaitasun landuko den eta zein ikasketa emaitza ebaluatuko den zehazki.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
Irakasgai honen gai zerrendak bost gai ditu, jarraian zerrendatuko ditugunak. Gai hauek gelako saioetan eta ordenagailu saioetan lantzen dira eta ez dira guztiz sekuentzialak, alegia, laborategian gai jakin bat lantzen aritu gaitezke eta gelan aurreko gaiarekin edo hurrengoarekin aritu.
1.-Informatika gure inguruko ingeniaritza zibilean
2.-Oinarrizko programazioa
3.-Gailu programagarriak eta sentsoreak
4.-Sistema Eragileak
5.-Informatikaren azken joerak
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgaiaren metodologia aktiboa da eta ebaluazioa jarraitua da. Lauhilekoan zehar, ordenagailuko praktikak eta gelako ariketak egin ahal izango dira gaitasunak eskuratzeko. Gelako orduen erdia definizioz magistralak badira ere, ariketen ebazpena, talde lana eta problemen inguruko eztabaida izango dira ohiko dinamika. Gelan probak, zuzeneko demoak eta zuen ekarpenen inguruko jarduerak ere egingo ditugu. Irakasgaia presentziala da eta bertaratzea derrigorrezkoa da. Derrigorrezkoa da, halaber, eGelako jardueren jarraipena egitea, ezarritako epeei kasu eginez.
Ebaluazio-metodologiaren oinarrietako bat ikaslearen progresioa bermatzea da. Hori lortzeko, azterketa praktiko bat gainditu eta lan indibidual bat entregatu beharko dira. Azterketa praktikoaren helburua ez da programazio hizkuntza jakin bat erabiltzeko gaitasuna bermatzea, baizik eta testuinguru honetan aplikazio sinpleak inplementatzeko gaitasuna erakustea.
Azterketa eta lan indibiduala ikasturtean zehar izango dira eta proba horiek gainditzeko nota minimoa dute. Azterketa lehenengoan ez bada gainditzen, ohiko deialdiaren azterketaren egunean berriz egiteko aukera izango da. Lanak ez badira gainditzen, taldekako lana barne, ezohiko deialdian bigarren aukera bat izango da.
Azterketa praktikoa baino lehen adibidezko azterketa bat edo gehiago izango dira eskura, azterketa horren ebazpena eta kalifikatzeko azterketa horietan irakasleok erabiliko genukeen errubrika. Horrela, ikasleak bere burua ebaluatu ahal izango du bere progresioaren kontrol handiagoa izanez. “Benetako” azterketaren kasuan, kalifikazioarekin batera azterketa ebazpena, ikasleak azterketan entregatutako fitxategien kopia bat eta hobekuntzarako gomendioak izango ditu, bere ikasketa-prozesuaren jarraipen hobea egin dezan.
Azterketa praktikoaz eta lan indibidualez gain taldekako lan bat entregatu beharko da ebaluazioaren atalean azalduko dugun bezala. Lan horiek ere tarteko entregak izango ditu, gure feedbacka jaso eta zuzenketak egin ahal izateko. Hori bai, lanaren jarraipenarekin zorrotzak gara eta epetik kanpoko entregatzerik ez da onartuko.
Taldean egin beharreko lanaz gain, banaka ebaluatuko diren beste jardueretan talde-lana eta ikasleen arteko kolaborazioa ohikoa izango da. Laborategiko praktiketan ikaskideak elkarlanean arituko dira, nahiz eta ondoren progresioa indibidualki neurtu. Era berean, entrega bazuk banakakoak izan arren, oso ohikoa da elkarlana bizpahiru ikasleren artean lan egitea.
Nahiz eta taldekako lana magistraletan eta gelako praktiketan gehiago landu eta azterketa eta ariketak laborategiko praktiketan, bai gelan, bai laborategian egindako lana elkarrekin lotuta egongo dira. Irakasgai hau oso praktikoa da, ingelesez esaten den moduan, “hands-on”, eginez ikasiko delako gehien bat. Horregatik azpimarratzen dugu parte hartzea derrigorrezkoa dela, bai gelako saioetan, bai laborategiko saioetan.
Azkenik, aipatu nahi dugu irakasgaia denona dela, irakasleona eta ikasleena, eta gertakariren bat izanez gero (zoritxarrez, COVID-19 pandemiarekin asko ikasi genuen horretaz), aukera izango dugu hemen ezarritako arauak moldatzeko, beti ere, erabakian ikasleak inplikatuz, adostuz eta beharrezko aurrerapenarekin jakinaraziz.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua da, gaitasunen eskuratzean oinarritzen da eta lauhilekoan zehar zure gaitasunen eskuratzearen neurria izango dute ikasleek.
Irakasgai honetan jarduera ugari egingo dugu, bai gelan, bai laborategian, baina irakasgaiaren kalifikazio totala hiru jarduera nagusiren ebaluazioaren inguruan egingo da:
1.-LabVIEW azterketa praktikoa: %20 (nota minimoa %50)
2.-MyRIO ariketa indibiduala: %30 (nota minimoa %50)
3.-Ideia berritzaileari buruzko taldekako lana: %50 (nota minimoa %50)
Ikasleak eskubidea du, araudiaren arabera, ebaluazio jarraituari uko egiteko. Hori egiteko epea lauhilekoaren bederatzigarren astean amaitzen da. Epe horren barruan ikasleak, UPV/EHUko bere email helbide ofizialetik, emaila bidali beharko dio irakasgaiaren koordinatzaileari. Ikasleren bat azterketa praktikora ez aurkeztea erabakitzen badu, ebaluazio jarraituari tazituki uko egiten ari zaiola ulertuko da.
Ikasleak eskubidea du ere, araudiaren arabera, deialdiari uko egiteko. Hori egiteko epea lauhilekoa amaitu baino bost aste lehenago amaitzen da. Epe horren barruan ikasleak, UPV/EHUko bere email helbide ofizialetik, emaila bidali beharko dio irakasgaiaren koordinatzaileari. Hala egiten ez duten ebaluazio jarraituko ikasleek suspentso kalifikazioa izango dute, nahiz eta lanik ez entregatu.
Ebaluazio jarraituari uko egiten dioten ikasleek ohiko deialdiko azterketa egun ofiziala baino bi egun lehenago beranduen taldekako lanaren baliokidea den banakako lana eta myRIO lana entregatu beharko ditu. Gainera, azterketa praktikoa egin beharko du deialdi arruntaren egun ofizialean, eta egun horretan bertan taldekako lana ordezkatzen duen bakarkako lana ahoz aurkeztu beharko du. Ebaluazio jarraituari uko egiten badio eta, azkenean, azterketara aurkezten ez bada, ikasleak Ez Aurkeztuaren kalifikazioa izango du. Ikasleak azken ebaluazioari buruzko informazio zehatza izango du ebaluazioaren jarduera nagusi guztien informazio dokumentuetan.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasgai honen oinarrizko materiala eGelan aurkituko duzu:
https://egela.ehu.eus/
Printzipioz, hor aurkitzen duzunarekin eta zure kabuz Interneten bilatuko duzun informazioarekin irakasgaia ongi landu daiteke. Hala ere, badauzkagu hainbat liburu eta web orri gomendagarri zuretzat, irakasgaian sakondu ahal izateko.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
https://egela.ehu.eus/
Gehiago sakontzeko bibliografia
Doering, Ed (2013) NI myRIO Project Essentials Guide. Washington DC, USA:National Technology and Science Press.
Lora, Vittorio (2019) Python for Civil and Structural Engineers. Venetto, Italia: Independently Published.
Fox, Charles (2018) Data Science for Transport. A self study guide with computer exercises. Cham, Suitza: Springer International Publishing.
Aldizkariak
Computers and Structures ISSN: 0045-7949 Eskuragarri online hemen: https://www.sciencedirect.com/journal/computers-and-structures
Journal of Computing in Civil Engineering ISSN:0887-3801 Eskuragarri online hemen: https://ascelibrary.org/journal/jccee5
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- BARROSO MORENO, NORA
- ETXEBARRI COELLO, ARITZ
- EZEIZA RAMOS, AITZOL
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:30-10:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 3.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 11:00-12:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 3.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 08:30-10:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO DE CONTROL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 08:30-09:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 4.5 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 13:00-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 4.5 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-5 | 08:30-10:30 | ||||
6-15 | 08:30-10:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO DE CONTROL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
- eLABORATORIO DE CONTROL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-11 | 12:30-14:30 | ||||
12-15 | 12:30-14:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO DE CONTROL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
- eLABORATORIO DE CONTROL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA