Programa 2018

Programa

ORDUA
EDUKIAK
10.00 Sarrera eta Leire Imaz UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendariari elkarrizketa.
10.10 Euskara arlo desberdinetan. Durangoko azoka, Euskaraldiaren amaiera edo Korrikari buruzko albisteak eta erreportaje bat euskararen presentzia arlo desberdinetan azalduz. Mahai inguruan hizpide euskara kazetaritzan  bi gonbidaturekin: Beatriz Zabalondo eta Imanol Murua.
10.30 Euskara eta gaztelera kalean. Horretarako aztertuko dira inkestak soziolinguistika arloan eta EHUn euskarazko matrikulen gorakada. Erreportaje bat proposatzen da profil desberdinetako jendeak nola erabiltzen duen euskara. Bukatzeko, elkarrizketa Eli Larrinaga irakasle eta kazetariari.
10.50 Migrazioa. Zierbenan jarritako ‘harresia’ eta Bilbo mailako datuak aztertuko dira, jarraian Euskal Herrian egoera zein den aztertzen duen erreportaje batekin: esperientzia pertsonalak gerturatuko dira eta arloko langileen ikuspegiak. Mahai inguru bat Ongi Etorri plataformako kide batekin eta Ikuspegiko teknikari batekin.
11.10 Berdintasuna lan munduan. Gaiari heltzeko genero indarkeriaren biktimen babesari buruzko datuak emango dira eta lan arloan ematen diren desberdintasunak aztertuko dira. Erreportajean, lan munduan dauden genero rolei buruz hausnartuko dugu. Azkenik, Gurutze Ezkurdiari elkarrizketa egingo diogu.
11.30 Berdintasuna Kirolean. Ordizia Rugbiko taldearen ekimen baten berri emango dugu, baita Galiziako talde baten Diputazioak emandako diru laguntzen desorekari buruz ere. Erreportajean futbolean dagoen emakume eta gizonezkoenganako tratu desberdina salatuko dugu. Elkarrizketara gonbidatua Maddi Aalla, eskubaloi jokalaria izango da.
11.50 Desgaitasuna. Anonima erakusketa eta OriHimed robotaren sorreraren berri emango dugu. Jarraian, desgaitasuna zer den, lanerako dituen inplikazioak, gureak enpresa, mila kolore elkartea edo Aspace elkartea, beste batzuen artean, azalduko dira. Mahain ingurura FEKOOR taldeko bi kide gonbidatu ditugu.
12.10 Berdintasuna gizon eta emakumeen artean komunikazio arloan. Komunikabideetan emakumeek duten presentzia aztertuko dugu, baita kazetaritzako ikasleek nola ikusten duten etorkizuna. Erreportajean emakume eta gizonek dituzten rolak aztertuko dira, hedabide eta informazio arlo bakoitzean. Elkarrizketatua Irati Agirreazkuenaga irakaslea izango da.
12.30 Emakumeak eta politika. Afrikan hautatua izan den lehenengo emakume presidentea eta Emakundeko txostenak aztertuko dira. Erreportajean emakumeen presentzia erakunde maila desberdinetan errepasatuko da, nazioartetik tokiko politikara. Mahai inguruan Iratxe Perea eta Arantza Elizondo irakasleek parte hartuko dute.
12.50 Emakumeak Zineman. Donostia eta Cannesen sinatutako konpromezu eta akordioak aztertuko dira, baita Espainia mailako datuak ere. Erreportajean feminismoa eta genero desberdintasuna lantzen dituzten filmak errepasatuko dira. Mahai inguruan Iratxe Fresneda eta Ainhoa Fernández de Arroyabe izango dira gonbidatuak.
13.10 Emakumeak eta musika. Genero Berdintasuna aldarrikatzeko kontzertu bat eta MTVko emakume sarituak izango dira albisteak. Erreportajean zailtasunak, eboluzioa eta erronkak landuko dira. Gonbidatua, Ane Zugaza ikus-entzuneko ikaslea eta emakume musikaria izango dira.
13.30 Gizon eta Emakumeen arteko berdintasuna dantzan. Busturialdeko dantzari eguna edota Operación Triunfoko dantzarien janzkera izango dira albiste. Erreportajean dantza motak munduan, herrialde desberdinetako jendearekin, genero berdintasuna, aurreiritziak… landuko dira. Gonbidatuak Iholdi Beristain eta Maitane Pérez izango dira.
13.50 Hezkuntza sistema 18 urte arte. Prestakuntza profesionala edo Unibertsitatearen arteko aukeraketa, akademiara joan beharrak edo bakarkako klaseak… izango dira aztergai. Erreportajean eskola publiko eta kontzertatuko ikasle edo irakasleak: zein desberdintasun identifikatu ditzakegun aztertuko dugu. Gonbidatua magisteritzako ikaslea den Agueda Laraudogoitia izango da.
14.10

Euskal musika munduan. Euskal Herriko gazteek zer entzuten duten eta nazioartera begira euskal taldeek duten presentziari buruz arituko gara. Erreportajean euskal taldeen esperientzia gerturatzen saiatuko gara eta gonbidatua Haxotz taldeko abeslaria den Jokin Erkoreka izango da.

14.30 Botere harremanak. Martxoak 8an EHUn gertatutako erasoaren epaiketa eta talde feministen erreakzioa aztertuko dira albisteetan eta gaztetxeak erreportajean. Elkarrizketa udalekuetan zentratuko da eta Ane Biain izango da gonbidatua.
14.50 4. mailako ikasleak egingo dute maratoiaren laburpen txiki bat eta agurra.

Sare sozialak