destacado-form-refugees
REFUGIADOS-SOLICITANTES-ASILO
UPV/EHU babes eske datozen pertsonen eskubideen alde agertu gura du ezelako aitzakiarik gabe
Errefuxiatu eta asilo eskatzaileentzako UPV/EHUren harrera programa
UPV/EHUk 2015eko urriaren batean, aho batez, hartutako erabakiaz bat etorrita (pdf, 3,1 MB), babes eta aterpearen eske datozen pertsonen eskubideen alde agertu gura dute ezelako aitzakiarik gabe.
Erabaki honetan eta CRUE/EUEBren batzar orokorrean 2015eko irailaren 7an adostutako helburuak erdiesteko helburuaz, konpromisoa hartu zuen errefuxiatuei Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan (EAE) harrera egin eta artatzeko hainbat ekintza egiteko. Ekintza hauek lau jardun ildotan laburbiltzen dira:
- Laguntza eskaini, egoera akademikoa eta unibertsitatera sartzekoa erregularizatzeko prozesuan.
- Laguntza eskaini, unibertsitatearen esparruko premia bereziak beteko badira.
- Sentiberatzea eta eztabaidatzea sustatu.
- Nazioarteko babesa duten pertsonei laguntza ekonomiko eta materiala, horretarako 20.000 eurotako funts bat du UPV/EHUk. 2018/19 ikasturtetik aurrera, asilo-eskatzaileek, nazioarteko babesaren onuradunek edo aberrigabeek tasak ordaintzetik salbuesteko eska dezakete. Salbuespen hori Hezkuntzako sailburuaren 2018ko ekainaren 20ko AGINDUAN argitaratu zen. Agindu horren bidez, Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoek 2018-2019 ikasturterako ordaindu beharreko prezioak finkatzen dira, eta horien salbuespen eta murrizketen onurarako baldintzak zehazten dira, eta hurrengo ikasturteetarako ere mantendu egin da.
UPV/EHUren Garapenerako Lankidetza Bulegoa da jardun ildo hauek koordinatzeko eta eguneratzeko ardura duen administrazio unitatea.