UPV/EHUk Enplegu Foroak egingo ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzaren eta, hurrenez hurren, campus bakoitzari dagokion Errektoreordetzaren artean antolatuak; Arabakoaren kasuan, Vitoria-Gasteizko Udalarekin elkarlanean.
Foroen helburua da UPV/EHUko ikasleen eta egresatuen (tituludunen) enplegagarritasuna hobetzea; eta, halaber, gazte horien eta profil jakinen bila diharduten enpresen arteko harremanak ahalbidetzea.
Ikasleentzako oharra:
- Zenbait enpresek praktikak egiteko aukeren inguruko informazioa eskainiko dute stand-etan.
- Hainbat enpresek azken ikasturteko ikasleengan interesa dute, gerora euren erakundeetan lan egiteko.
![Lanbide](https://www.ehu.eus/documents/1432750/42939432/Lanbide-HORIZONTAL-POS_txikia.png/d102a241-27d8-8ba4-be78-5f956ae61641?t=1676633559591)