Euskal Wikipedia

EHU-Wikipedia Informatika Fakultatean

EHU-Wikipedia proiektua. Aurkezpena

Wikipedia irudia

Unibertsitatearen zeregin nagusietakoa ezagutza zabaltzea da, Euskal Herriko Unibertsitatearen "Eman ta zabal zazu" goiburukoak iradokitzen duen moduan. Ezagutza zabaldu nahi horretan bat egiten du Wikipediaren helburuarekin. Izan ere, Wikipedia entziklopedia askea da, eleanitza eta hizkuntza bakoitzeko komunitatearen elkarlanean oinarrituz "munduko ezagutza oro gizaki guztien eskura jartzea" du xede. Munduko webgunerik bisitatuenetako bat da, eta hori, euskara bezalako hizkuntza txiki eta gutxituentzat, sekulako aukera da.

Unibertsitatearen eta Wikipediaren arteko elkarlana aberasgarria da Euskarazko Wikipedia (eu.wikipedia) handitzeko eta hobetzeko. Informatika fakultatean urteak daramatzagu gure arloko artikuluak osatzen, euskal komunitateari informatika zer den gure hitzekin azaldu nahi diogulako, teknologiari eta matematikari buruzko informazioa eskura jarri nahi diogulako, etab.

Artikuluak editatzeaz gain, bestelako lanak ere egiten ditugu ikasleekin, programatuz artikuluak modu masiboan editatu ahal izateko, aplikazio informatikoak sortzeko, Wikidata-tik jasotako datuekin grafikoak eta mapak sortzeko, edo Wikidata bera datu berriekin elikatzeko.

Behean zerrendatuta agertzen dira urtez urte egin ditugunak. Lantzen ari garen artikuluen zerrendak eta bestelako wikiproiektuen ideiak Informatika Wikiproiektuan apuntatzen ditugu. Zuk ere lagun dezakezu, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteko kideek eskura jarritako baliabideak erabiliz. Baina, zure kasa aritu ordez, gurekin batera lan egin nahi baduzu, idatzi ana.zelaia@ehu.eus helbidera. UPV/EHUko ikaslea bazara, egindako 25 orduko lanaren truke aukera askeko kreditu 1 aitortzen dizun ziurtagiria jasoko duzu.

Animatu!

Fakultatean egindako lana

Proiektua martxan jarri zenetik, artikulu dexente landu dira. Baina, lortutako emaitza ez dugu artikulu kopuruan soilik neurtzen. Ikasleak wikilari bihurtu dira; betidanik wikipedia kontsumitzaile izan diren ikasleak sortzaile paperean jarri dira. Edukiak landu dituzte, hizkuntza landu dute, lan kolaboratiboa egin dute.

2023

2022

 

2021

2020

2019

2018

2017

2016

Materiala

Prentsa