UPV/EHU-k eta Informatika Fakultateak hainbat lan-modulo dituzte enpresa-munduarekin erlazionatzeko. Gure inguruko enpresa askok parte hartzen dute erlazio hauetan: hasita ezagunagoak diren enpresa eta zentro teknologiko handiagoetatik, eta bukatuz Fakultatetik sortu diren spin-off enpresa gazteetara. Gutxi batzuk aipatzeagatik (eskerrak ere aipatuak izan ez direnei) hor ditugu Eurohelp Consulting, Bcam, Innovae, Sherpa.ai, Multiverse computing, CDE Inteligencia Competitiva, CAF Signalling, DIPC, Orona, Tecnalia, Ikerlan, Vicomtech...
Hurrengo lerroetan zerrendatu ditugu enpresek Fakultatearekin eta gure ikaslegoarekin erlazionatzeko dituzten erak:
- Enpresak Informatika Fakultateko ikasleentzat praktikak eskaini nahi ditu.
- Enpresak Gradu edo Master Amaierako Lana eskaini nahi du.
- Enpresak lan eskaintza bat du.
Gainera, hainbat enpresa-gela lankidetza akordio sinatuak ditu Fakultateak:
Enpresa-gela: Bcam
Basque Center for Applied Mathematics – BCAM erakundearekin sinatutako hitzarmenari esker, UPV/EHUko Informatika Fakultateko ikasleek zuzenean ezagut dezakete nazioarteko bikaintasuneko ikerketa-zentro baten lana, eta ikerketa-mundu zirraragarrian hasi, kultura eta diziplina anitzeko ingurunean, beren graduko edo masterreko ikasketekin bateragarri eginez. BCAM Euskal Herriko bikaintasun ikerguneko (BERC) kide da, eta Severo Ochoa bikaintasun-zentro gisa aitortuta dago estatuan. Akreditazio horrek mundu mailan onenetakoa dela aitortzen du. BCAMek 100 ikertzaile baino gehiago ditu, eta nazioarteko harreman sare zabala, baita prestakuntza eskaintza zabala ere. Ikasleek fakultateko ikasgelan praktikak egiteko aukera dute, eta gradu/master amaierako lana Data Science eta Inteligentzia Artifizialean aditu diren ikertzaileekin batera egin dezakete, baita beste arlo batzuetan ere; izan ere, BCAMek diziplina anitzeko ikertzaile-talde bat du beste arlo batzuetan, hala nola, Biomedikuntzan Aplikatutako Matematika, Neurozientziak, Materialen Zientziak, Fluidodinamika...
Machine Learning, Estatistika Aplikatua eta Optimizazio Heuristikoa alorretan lan egiten dugu, hainbat sektoretan dauden arazoei aplikatuta, hala nola finantzetan, osasunean (diagnostikoa eta pronostikoa), energian eta fabrikazio aurreratuan, besteak beste. Ikaslea bazara eta BCAMeko praktika-programan parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan usue.mori@ehu.eus edo kontsultatu webgunea: http://www.bcamath.org/en/research/internships.
Gelaren webgunea: https://www.ehu.eus/web/informatika-fakultatea/aula-bcam-gela
Enpresa-gela: Innovae
Innovaerekin sinatu dugun enpresa-gela hitzarmenari esker, ikasleek errealitate areagotuaren eta birtualaren sektorera bideratu ahalko dute beraien karrera profesionala, eremu berri eta liluragarri horretan curriculumetik kanpoko praktikak edota gradu amaierako lana eginda.
Innovae enpresa liderra da ingurune industrialerako errealitate areagotuko eta birtualeko soluzioen garapenean, eta 16 urte baino gehiagoko esperientzia dauka hainbat sektoretan teknologia horiek dituzten proiektuak ezartzen. Bere sistemak erakundeetako eremu kritikoetan eraginkortasuna hobetzeko eginak daude; besteak beste, prestakuntza, mantentze lanak eta prozesuen kontrola. Bere errealitate areagotuko eta birtualeko soluzioak prozesu gidatuetan, Digital Twin teknologian, telelaguntzan eta murgiltze esperientzietan oinarritzen dira, eta, horiei esker, enpresek euren lan indarra sendotu, profesionalen trebakuntza optimizatu eta fabrikazio prozesuen eraginkortasuna areagotu dezakete.
Innovaek ikasleei errealitate areagotuko eta birtualeko teknologiak hurbiltzeko eta 4.0 Industriaren testuinguruan talentu gazteen prestakuntzan era aktiboan laguntzeko duen konpromisoagatik izan da posible hitzarmena egitea. Prestakuntzaz gain, Eywa Space inkubagailuaren bitartez, Innovaek era aktiboan sustatzen du ekintzailetza, bai eta enpresa berriak sortzea ere. Eywa Spacek aukera ematen du errealitate areagotuarekin eta birtualarekin lotutako negozio ideiak enpresa arrakastatsu bihurtzeko. Horretarako, ekintzailetzak dakartzan arriskuak murrizteko diseinatutako metodologia aplikatzen du. Halaber, mentoringa ez ezik, negozio plana garatu ahal izateko laguntza teknologikoa eta finantza laguntza eskaintzen ditu Eywa Spacek.
Ikaslea bazara, 4.0 Industriako proiektu errealetan parte hartu nahi baduzu errealitate areagotuaren eta birtualaren sektoreko profesional onenekin eta zure karrera profesionala sektore berritzaile eta baliotsu batera bideratu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bitartez: inigo.lopez@ehu.eus edo igor.rodriguez@ehu.eus.
Enpresa-gela: Ziur
"ZIUR ikasgelan" ingeniaritza informatikoko eta adimen artifizialeko irakasle eta ikasleek ZIUR fundazioarekin kolaboratzen dute, zibersegurtasunaren hainbat arlotan beren ezagutzak zabaltzeko helburuarekin. Ez du axola aurretiko prestakuntza duzun ala ez, hau segurtasun informatikoari buruz (gehiago) ikasteko ikasgela bat da.
Gure mintegietan pentesting, networking, reversing, ingurune industrialetako segurtasuna eta askoz gai gehiagoren inguruan ikasten/sakontzen dugu. Ohiko hitzaldi teorikoak saihestuko ditugu. Helburua da mundu guztiak modu proaktiboan parte hartzea ariketen eta erronken bidez (CTF estiloko erronkak). Gainera, gai bat ezagutzen duen edonor ongi etorria da bere ezagutzak partekatzera.
ZIUR gelari buruz gehiago jakin nahi baduzu, botaiozu begirada bat webgune honi: https://aulaziur.github.io/ edo jarri gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bitartez: inigo.perona@ehu.eus.
Enpresa-gela: Multiverse Computing
Multiverse Computing Donostian egoitza duen enpresa da, eta Toronto filiala. Konputazio kuantikoa eta adimen artifiziala konbinatuz abantaila bat lortu nahi duten finantza-industriako enpresentzako software hipereraginkorra eskaintzen du. Nazioartean ospe handia duen aditu-talde batek osatua, problema finantzario eta makroekonomikoetarako ikuspegi berritzaileak dituena. Ikerketak eremu horretan duen garrantziaz jabetuta, Multiverse taldeak teknologia kuantikoei eta “quantum-Inspired” finantzei buruzko artikulu zientifiko ugari argitaratu ditu, gaur egun munduko irakurrienak eta erreferentziatuenak direnak. Multiverse Computing-ek bazkide teknologiko onenekin egiten du lan: IBM, MICROSOFT, FUJITSU, XANADU, D-Wave, NTT, Riguetti, Pasqal eta AMAZON AWS. Bere jardun-eremuak, konputazio kuantikoaren optikatik edo kuantikan inspiratuta, optimizazio, sailkapen, laginketa edo ikaskuntza automatikoko problema trataezinak barne hartzen ditu. Honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide honetan: joseantonio.pascual@ehu.eus.
Enpresa-gela: LKS Next Mugikortasuna
Aplikazio mugikorren mundua gustuko duzu? LKS Next-ekin sinatutako enpresa-gela hitzarmenari esker, arlo honi buruzko beharrezko guztia ikasi ahal izango duzu, zure prestakuntza osatuz eta hobetuz. Programa honek garapen mugikorrean oinarritutako lantalde batean parte hartzeko aukera emango dizu, kalitate handiko aplikazioak sortzeko behar diren softwarearen ingeniaritzako alderdi guztiak landuz.Aplikazio mugikorren mundua gustuko duzu? LKS Next-ekin sinatutako enpresa-gela hitzarmenari esker, arlo honi buruzko beharrezko guztia ikasi ahal izango duzu, zure prestakuntza osatuz eta hobetuz. Programa honek garapen mugikorrean oinarritutako lantalde batean parte hartzeko aukera emango dizu, kalitate handiko aplikazioak sortzeko behar diren softwarearen ingeniaritzako alderdi guztiak landuz.
LKS Next taldea erreferente nagusietakoa da zerbitzu aurreratu teknologikoetan. 33 urtetik gorako esperientzia du, 750 profesional ditu eta MONDRAGON Korporazioko kidea da. Enpresak negozio eta teknologia aholkularitza eskaintzen du, soluzio berritzaileak garatuz. Industria, Zerbitzuak eta Administrazio Publikoa bezalako sektoreetako eraldaketa digitalean adituak dira, eta Microsoft, AWS, SAP, IBM, DELL eta Huawei bezalako teknologia-enpresekin elkarlanean aritzen dira.
Akordio honek LKS Next-ek etorkizuneko profesionalen prestakuntzarekin duen konpromisoa erakusten du, berrikuntza eta teknologia aurreratuak sustatuz.
Zergatik parte hartu?
- Aplikazio mugikorren garapenari buruz ikasiko duzu adituen eskutik.
- Graduan ematen ez diren ezagutza praktikoak eskuratuko dituzu.
- Benetako erronka bati aurre egingo diozu.
- Zure aplikazio mugikorra sortuko duzu; Figma bezalako tresnekin diseinatu eta garatu, DevOps metodologia erabiliz.
- Etengabe aldatzen ari den eta balio handiko sektore berritzaile batean lan egiteko prestatuko zara.
- Ikaslea bazara eta proiektu honetan parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan maider.azanza@ehu.eus helbide elektronikoan. Anima zaitez!