Masterreko praktikak

Masterreko ikasleentzako borondatezko praktikak

Borondatezko praktikak eskaintzeko UPV/EHUk Praktiges modulua du, GAUR aplikazio informatikoaren bidez kudeatua. Praktikak eskaini nahi dituzten enpresek erregistratu beharra dute aipatutako moduluan, Informatika Fakultaterako (226 kodea) sarbidea eskatu eta, behin balioztatu ostean, erabiltzaile eta pasahitza lortuko dituzte sistema erabili ahal izateko. Informazio gehigarria lortzeko, kontsulta egin UPV/EHUren praktiken kudeaketarako eskuliburutan.

UPV/EHUko arautegiari jarraiki eta Fakultate Batzarraren erabakiz masterreko ikasleentzako praktikak ez dira 750 ordutatik gorakoak izango akademi ikasturte bakoitzeko (ikasturtea irailaren 1ean hasi eta hurrengo urteko abuztuaren 31an amaitzen da) eta oraindik masterreko ikasleak direnentzat bakarrik izango dira.

Aplikazioaren inguruko edota beste eratako zalantzak argitzeko jarri kontaktuan praktikak eskaini nahi diren masterretako arduradunekin:

HAP/LAP: Maite Oronoz, maite.oronoz@ehu.eus

KISA: Borja Calvo, borja.calvo@ehu.eus

MISE: Andoni Arruti, andoni.arruti@ehu.eus
Master honetan nahitaezko praktikak ezarrita daude eta horiek kudeatzeko masterreko arduradunarekin harremanetan jarri behar da.

Praktikaren formalizazioa:

Praktika bat adostu edo hitzartu eta gero, aplikazioak berak enpresak, ikasleak eta unibertsitateak sinatu beharreko hitzarmena emango du. Fakultateak ikasle baten praktika tramitea onar dezan, hitzarmen horren 3 ale, aldez aurretik enpresak sinatu eta zigilatuak, aurkeztuko beharko ditu ikasleak fakultateko idazkaritzan enpresan egin beharreko egonaldia hasi baino lehen. Fakultate honetan hiru aleak sinatu eta zigilatu ondoren ikasle, enpresa eta fakultatearen artean banatuko dira.

UPV/EHUk erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat hitzartua du, ikasleek praktikak egin bitartean sor ditzaketen kalteak estaltzeko. Era berean, UPV/EHUk istripuetako eta laguntza sanitarioko EHU Ikasle Asegurua du kontratatuta, eta UPV/EHUn matrikulatutako ikasle guztiak estaltzen ditu.