Graduko praktikak

Graduko ikasleentzako borondatezko praktikak

Borondatezko praktikak eskaintzeko UPV/EHUk Praktiges modulua du, GAUR aplikazio informatikoaren bidez kudeatua. Praktikak eskaini nahi dituzten enpresek erregistratu beharra dute aipatutako moduluan, Informatika Fakultaterako (226 kodea) sarbidea eskatu eta, behin balioztatu ostean, erabiltzaile eta pasahitza lortuko dituzte sistema erabili ahal izateko. Informazio gehigarria lortzeko, kontsulta egin UPV/EHUren praktiken kudeaketarako eskuliburutan.

UPV/EHUko arautegiari jarraiki eta Fakultate Batzarraren erabakiz graduko ikasleentzako praktikak ez dira 450 ordutatik gorakoak izango akademi ikasturte bakoitzeko (ikasturtea irailaren 1ean hasi eta hurrengo urteko abuztuaren 31an amaitzen da) eta oraindik graduko ikasleak direnentzat bakarrik izango dira.

Noiz eskaini praktikak:

Gure ikasleek praktikak urte guztian zehar egiten dituzte baina bereziki uda-garaiaz baliatzen dira praktikak egiteko. Udaran ikaslea praktiketan edukitzeko enpresak udaberrian praktika eskaintzea komeni da.

Praktikaren formalizazioa:

Praktika bat adostu edo hitzartu eta gero, aplikazioak berak enpresak, ikasleak eta unibertsitateak sinatu beharreko hitzarmena emango du. Fakultateak ikasle baten praktika tramitea onar dezan, hitzarmen horren 3 ale, aldez aurretik enpresak sinatu eta zigilatuak, aurkeztuko beharko ditu ikasleak fakultateko idazkaritzan enpresan egin beharreko egonaldia hasi baino lehen. Fakultate honetan hiru aleak sinatu eta zigilatu ondoren ikasle, enpresa eta fakultatearen artean banatuko dira.

UPV/EHUk erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat hitzartua du, ikasleek praktikak egin bitartean sor ditzaketen kalteak estaltzeko. Era berean, UPV/EHUk istripuetako eta laguntza sanitarioko EHU Ikasle Asegurua du kontratatuta, eta UPV/EHUn matrikulatutako ikasle guztiak estaltzen ditu.

 

Une honetan, enpresek eskainitako praktika kopurua ikasleen eskaera baino askoz handiagoa da.
Testuinguru honetan, eta  egiten den praktika eskaintza ikasleentzat interesgarri izan dadin, uste dugu beharrezkoa dela:
    - Egin beharreko lanaren deskribapen zehatza ematea, adibidez erabiliko diren teknologiak eta metodologiak aipatuz.
    - Ikasleari bere ikasketa prozesuan lagungarri izango zaion ingurune egokia ematea.
Horretaz gain, enpresak ikusgarri egin dezake bere negozio-eredua, bai eta eskaintzen dituen zerbitzuen kalitate bermea ere.
Bestalde, gogora arazi nahi dugu, ikasturte bakoitzean graduko ikasleek egin ditzaketen praktika-ordu kopuru maximoa 450ekoa dela.

 

Aplikazioaren inguruko dudak eta beste eratako dudak argitzeko jarri kontaktuan posta helbide honen bitartez dif.praktikak@ehu.eus edo hurrengo telefonoetara deitu 943 015027 /  943 015563