Nazioarteko ibilbidea

Nazioarteko ibilbidea

Informatika Ingeniaritzako graduak nazioarteko aitorpena jaso du. Aitorpen hori eskuratzeko ikasleak ondorengo urratsak eman behar ditu:

1. Lehenengo urtea amaitzean nazioarteko ibilbidean parte hartzeko eskaera egin. Une horretan hizkuntza ez ofizial batean B2 ziurtagiria izan behar da.  Eskaera egiteko datak 2025eko uztailaren 7tik 18ra.

2. Bigarren mailako 8 irakasgai gutxienez ingelesez egin.
Ibilbidean onartua izan ondorengo ikasturtean ez badituzu 2. mailako ingeleseko irakasgai guztiak gainditu, ibilbidean jarraituko duzula berretsi beharko duzu 2025eko uztailaren 7tik 18ra. Berrespen hau behin bakarrik egin ahal izango duzu, ordutik aurrera ez da plaza bermatuko ibilbidean.

3. Laugarren mailan nazioarteko mugikortasun egonaldia egin.

4. Gradu Amaierako Lana ingelesez egin.

Nazioarteko ibilbiderako eskaera

Nazioarteko ibilbiderako eskaera

Azpian duzun formularioarekin Informatika Ingeniaritza Graduko nazioarteko ibilbidean parte hartzeko eskaera egingo duzu. Kontuan izan eskaera egiteko unean hizkuntza ez ofizial bateko B2 ziurtagiria izan behar duzula.

Guztira 20 eskaera onartuko dira eta jasotakoak ondorengo irizpideen arabera ordenatuko dira:

1. Lehenengo mailan gainditutako kreditu kopurua.

2. Lehenengo mailan gainditutako irakasgaien batezbesteko nota.

Ebazpena epostaz jakinaraziko da (@ikasle.ehu.eus).

Formularioa

Nazioarteko ibilbidean parte hartzeko eskaera
Eskaera hau Informatika Ingeniaritzako Graduko ikasleentzat da bakarrik.
Formulario hau dagoeneko ez dago erabilgarri.

Formulario honek iraungitze-data bat dauka ezarrita. Akats bat dela uste baduzu, formularioaren jabearekin harremanetan jarri.