Informatika Fakultateko ikasleentzako mugikortasun programak
Erasmus, Latinoamerika eta Beste Norakoak
Mugikortasun programa hauek beste herrialde bateko unibertsitate batean egindako ikastaldi batean datza. Programa graduko hirugarren mailako ikasleei zuzenduta dago laugarren mailako hautazko irakasgaiak beste unibertsitate batean ikasteko, baita master batzuetarako ere. Fakultateak atzerrian egindako ikasketen onespen akademikoa emango du egonaldiaren bukaeran.
- Fakultateak lau bilera informatibo antolatu ditu eskaera epea ireki baino lehen (2024ko urriaren 24ean 11:00 eta14:00etan 3.1 gelan). Aurkezpena ikusi
- Eskaerak GAUR>>unibertsitate trukea bitartez egin behar dira.
- Helburuko unibertsitateak eta bakoitzaren baldintzak GAURen ere daude.
- Europako norakoak (Erasmus programa): 2025-26 ikasturtea
- Europatik kanpoko norakoak (Latinamerika eta Beste Norakoak programak), 2025-26 ikasturtea
Mugikortasun guztien informazio osoa Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzaren web orrian dago.
SICUE: Estatuko unibertsitateetara joateko mugikortasun programa
Eskaerak egiteko epea: 2025eko otsailak
Aurtengo ERASMUS-AL-BN deialdian plaza bat jasotzen duten ikasleek EZIN izango dute SICUE deialdian parte hartu, nahiz eta esleitutako plazari uko egin.
SICUE- Sistema de Intercambio entre Centros Universitarios Españoles honen bitartez Informatika Fakultateko ikasleek Espainiako beste unibertsitate batean egin ditzakete beren ikasketetako zati bat. Han egindako ikasketak aitortzeko bermea izango dute eta gainditutako kredituak espediente akademioan onartuko dira.
Arautegia
Informatika Fakultateko graduen mugikortasun programei buruzko araudia
UPV/EHU-ko ikasleen nazioarteko mugikortasun programei buruzko arautegia
Informatika Fakultateko mugikortasun programen arduradunak:
Borja Calvo (Kanpo Harremanetako eta Ikerkuntzako Dekanordea)
Lorena Pérez-Lafarga (Fakultateko teknikaria)
Tel:+ 34 943 015563
E-mail: informatica.internacional@ehu.eus