Ezagutu UPV/EHUko Informatika Fakultatea
Fakultatea da erreferentziazko ikastegia informatikako eta adimen artifizialeko prestakuntza eta ezagutza teknikoa/zientifikoa jasotzeko.
Fakultatea da erreferentziazko ikastegia informatikako eta adimen artifizialeko prestakuntza eta ezagutza teknikoa/zientifikoa jasotzeko.
Lehenengo argitaratze data: 2021/03/23
Atzo, martxoak 22, Jardunaldi irekiak izan genituen Informatika Fakultatean. Jardunaldietara 125 ikasle inguru hurbildu ziren, gure graduko ikasketak ezagutzera: Informatika Ingeniaritza gradua eta Adimen Artifiziala gradua.
Fakultatea ezagutzeaz gain, hitzaldi desberdinak jaso zituzten hainbat gaiei buruz: konputagailu bidezko ikusmena, soinuaren tratamendu digitala, hizkuntza naturalaren prozesamendua, programazioa, edo PC baten osagaiak ezagutu. Bukatzeko, gure egungo ikasleekin egoteko eta beraien esperientzia partekatzeko aukera izan zuten.
Mila esker zuen bisitagatik!