info_proyecto fin de grado universidad empresa

Gradu Amaierako Lanak enpresan (GrAL)

Informatika Fakultateko gradu amaierako lanak (GrAL) GAUR plataformatik kudeatzen dira.

Enpresak GrALa eskaini dezake, bai edozein ikaslerentzako edota baita aurretik harremana duen ikasle batentzako ere. Enpresan burutuko den GrALa eskaintzeko ondorengo pausoak jarraitu behar dira:

Erregistro hori Fakultateko idazkaritzan balidatu ondoren enpresak erabiltzaile izena eta pasahitza jasoko ditu. 

Enpresa dagoeneko erregistratuta badago baina pasahitza berritzea behar badu, idatzi dif.gral@ehu.eus helbidera. 

  • a) Enpresak GrALa egiteko ikasle hautagaia badu:
    Kasu honetan GrALa adostua dela esaten da. GrALa sisteman erregistratuko du, GrAL atalean. Lanaren ezaugarriak eta ikaslea zein den zehaztuko dira. Fakultateak lana balidatu behar du. 
  • b) Enpresak ez du ikasle hautagairik GrALa egiteko:
    Kasu honetan GrALa sisteman erregistratuko du, GrALen atalean, lanaren ezaugarriak zehaztuz. Behin fakultateak lan hori balidatu ondoren eskaintza publikoan argitaratuko da. Ikasleek eskaintza publikoan dauden eskaeren artean aukeratu ahalko dute. Horretarako, ikasturtean zehar bi epe daude, iraila eta urtarrila.

 

Kontuan izan beharrekoak:

Informatika Ingeniaritza eta Adimen Artifiziala Graduetan GrALa 12 ECTS kreditutakoa da. Horrek esan nahi du ikaslearentzako 300 orduko lana izan behar dela.

Enpresa, ikaslea eta fakultatearen arteko hitzarmen bat sinatuko da.

Enpresako zuzendariaz gain fakultateko zuzendari bat ere izango du lanak (ikaslea arduratzen da horretaz).

UPV/EHUk erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat hitzartua du, ikasleak enpresan dagoen bitartean egin litzakeen kalteak estaltzeko.

Aplikazioaren inguruko dudak argitzeko eta beste eratako duda administratiboetarako, jarri kontaktuan fakultateko idazkaritzarekin: dif.gral@ehu.eus, tel: 943 015027

Duda akademikoetarako eta GrALaren inguruko aholkularitzarako, jarri kontaktuan Fakultateko gizarte-enpresa harremanetarako Dekanordearekin: dif.gizarte-enpresa-harremanak.dekanordea@ehu.eus,  tel: 943 018058