Prácticas en el extranjero

Praktikak atzerrian

Erasmus+ Praktikak 2024

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHUk) curriculumetik kanpoko praktikaldiak deitzen ditu UPV/EHUn matrikulatutako ikasleentzat, atzerriko enpresa eta erakundeetan. Europako Batzordearen Erasmus+ mugikortasun-programen laguntza-deialdiaren barruan sartzen da programa hori.

Finantzatutako gutxieneko iraupena 2 hilabetekoa izango da, eta finantzatutako gehieneko iraupena 6 hilabetekoa,  eta mugikortasun horiek 2024/09/02tik 2025/08/31ra bitartean egin ahal izngo dira.
Eskaera epea 2025eko apirilaren 30era arte izango da.

Programa Global training para prácticas en el extranjero

Programa honen bidez, EAEko gazteak atzerrira irten daitezen bultzatu nahi da, beren ezaugarri akademikoekin eta profesionalekin lotutako jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko enpresetan/erakundeetan (6 hilabete), aldez aurretik planifikatutako prestakuntza praktikoko plan baten barruan

Amaitu badituzu ikasketak, aztertzen hasi beharko zenuke zein urrats emango duzun hurrengo. Global Training beka-programak aukera ematen dizu profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginaz zure espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresa edo erakundeetan. Proiektu honek EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, beren prestakuntza hobetu dezaten eta etorkizun oparoa izan dezaten.

Harremanetarako pertsona : od.international@ehu.eus  - 943 01 5986. NAZIOARTEKO HARREMANEN BULEGOA UPV/EHU- Ignacio María Barriola eraikina(Aulario), tarteko solairua. Plza. Elhuyar 1, 20018 Donostia-San Sebastián

Deialdiak ekaina eta uztaila bitartean irekitzen dira urtero

Informazio osagarria