Informatika fakultatea eta euskara
Sarrera
Euskal Herriko hizkuntzaren garapena eta erabilera izan da, betidanik, zentroaren helburuetako bat. Hasierako urrats formalak 1984/85 ikasturtean eman ziren, lehen aldiz eskaini baitziren urte horretan bi ikasgai euskaraz, lehen mailan. Eskaintza etengabe joan zen zabaltzen eta Lizentziaturaren azken urtean, 1992/93 ikasturtean, lehen zikloko hiru urteko ikasgai guztiak euskaraz eskaini ziren jadanik. Hori baino lehen, 1988/89 ikasturtetik aurrera hautazko bi ikasgai ere hasi ziren eskaintzen euskara zientifiko/teknikoa lantzeko: Euskara Tekniko I eta II.
Informatika Ingeniaritza berriaren ondorioz, euskarazko eskaintza areagotu egin zen. Hala, 1998/99 ikasturtean, ingeniarien lehen promozioak bukatu zuen urtean, derrigorrezko 244 kredituak (31 ikasgai eta KAP) eta hautazko 39 kreditu (6 ikasgai) eskaini ziren euskaraz. Ingeniaritza Teknikoan ere derrigorrezko kreditu guztiak eta hautazko hainbat kreditu eskaini ziren euskaraz hasieratik.
Informatika Ingeniaritzako Gradua diseinatzeko, Zentroko hizkuntz profila hartu zen kontuan: derrigorrezko ikasgai guztiak (Gradu Amaierako Lana barne) eta gutxienez Gradua osatzeko behar diren hautazko kredituak euskaraz eskaini behar dira. Eskaintza hori abian da dagoeneko. Era berean, Informatika Ingeniaritzako master profesionala ere euskaraz egin daiteke (derrigorrezko kreditu guztiak eta hautazko batzuk).
Graduaz gaindi, euskarak presentzia handia du ikerketa taldeetan ere. Zehazki, IXA taldeak hizkuntzen prozesamendu informatikoa ikertzen du, non euskara helburu nagusia den. HAP masterra, IXA taldearen eskutik, euskaraz eskaintzen da.
2014. urtez geroztik, Fakultateko irakasleen % 60a baino gehiago euskalduna da, eta ikasle berrien erdiak baino gehiago euskaraz ikasten du dagoeneko. Zuzendaritza eta administrazioa ere bi hizkuntzetan aritzen da.
Horren guztiaren isla da fakultateak 2016an lortutako Bikain kalitate-ziurtagiria. Euskararen erabilera enpresa-munduan aztertzen duen ekimen hori unibertsitatera zabaldu da aurreneko aldiz, eta gure ibilbidea eta egoera aitortu dituzte ziurtagiri horren bitartez.
Egunean Behin programazio lehiaketa
Xare - Sarean ERE euskaraz
EUSKARALDIA Informatika Fakultatean
Wikipedia Informatika Fakultatean
EGIN MATRIKULA EUSKARA TALDEAN
Euskararen eboluzioa Informatika Fakultatean
2017. urtean, fakultatearen 40. urteurrenaren harira, euskarak fakultatean izan duen eboluzioari eta fakultatean euskaraz idatzi diren liburuei buruzko bi liburuxka osatu ziren, baita horiek laburbiltzen dituen posterra ere (dekanotza eta idazkaritza dauden korridorean aurkituko duzuna).
Azken urteetan euskararen inguruan egindako ekimenak
2021
- Euskararen eguna Informatika Fakultatean
- Matrikula kanpaina: ZERGATIK EGIN MATRIKULA EUSKARA TALDEAN?
- EHU-Wikipedia 2021
2020
- EUSKARALDIA Informatika Fakultatean
- Matrikula kanpaina: ZERGATIK EGIN MATRIKULA EUSKARA TALDEAN?
- DIFusio@: Adimen Artifiziala eta Euskal Wikipedia
- Egunean Behin programazio lehiaketa
- EHU-Wikipedia 2020
2019
- Euskararen eguna: Bertol Arrieta: "Zer ostxx da Kode Poesia?"
- EHU-Wikipedia 2019
- Matrikula kanpaina: ZERGATIK EGIN MATRIKULA EUSKARA TALDEAN?
- Xare - Sarean ere euskaraz
2018
- Euskararen eguna: Uzta oparoa Euskararen Egunean (aplikazio informatikoak, Wikipedia, bertsoa, azpitituluak)
- EUSKARALDIA Informatika Fakultatean
- EHU-Wikipedia 2018
- EUSLE metodologiaren inguruko saioa (Soziolinguistika Klusterra eta UPV/EHU)
- AKTIBATU: Mans Hulden irakasle eta ikerlari euskalduna
- AKTIBATU: Aktibatu programa Gipuzkoako campusean
- campusa: Aktibatu programa jarri da abian euskararen erabilpena suspertzeko
- Matrikula kanpaina: ZERGATIK EGIN MATRIKULA EUSKARA TALDEAN?
2017
- Fakultatearen 40. urteurrena
- EHU-Wikipedia 2017
- IkaMizka: Teknologia, euskararen lagun edo etsai?
- AhoBizi - BelarriPrest
- Matrikula kanpaina: Baietz egin matrikula euskarazko taldean!
2016
- Euskararen eguna: Wiki-edizioa
- EHU-Wikipedia 2016
- Bikain ziurtagiria
2015
- Euskararen eguna: Code.org EUSKARAZ
2014
- Euskararen eguna: Informatika eta euskaldunak: negu gorriak