Egunean Behin programazio lehiaketa
Egunean Behin programazio lehiaketa
Sarien ebazpena
Ebatzi dira Egunean Behin aplikaziorako galde-erantzunak automatikoki sortzeko programazio lehiaketaren sariak.
Ikusi DIFusio@n: Egunean Behin programazio lehiaketaren sariak ebatzi dira
Aurkezpena
Eta fakultatean parte hartu dezakegun ikasle, irakasle, ikerlari eta programazio-zale guztien artean lehiaketaren AURKEZPEN EKITALDIA egingo dugu giroa berotzeko. CodeSyntaxeko Luistxo Fernandezek, Kepa Sarasolak lagunduta, galdera-erantzunak sortzeko hainbat adibide eta koxka azalduko dizkigu.
- Noiz: Otsailak 11, asteartea, 15:30ean
- Non: Ada Lovelace aretoan
- Materiala:
- Deia: "Egunean Behinerako galde-erantzun automatikoak sortzeko lehiaketa"
- Gardenkiak: Aurkezpena-Luistxo
- Gardenkiak: Aurkezpena-Kepa
- Grabaketa: https://ehutb.ehu.eus/video/5e43dabdf82b2bcf7f8b49b1
Programazio lehiaketa
Informatika Fakultateak eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak CodeSyntaxekin, jokoaren enpresa garatzailearekin, elkarlanean ‘Egunean Behin’ aplikaziorako galde-erantzunak sistematiko edo automatikoki sortzeko programazio lehiaketa antolatu dugu.
- Lehiaketa epea: otsailak 11 - martxoak 15
- Sariak: 500 euro proposamen irabazlearentzat, eta bost akzesit, 100 eurokoak.
- Oinarriak: https://labur.eus/ebehu2020
Informazio gehiago
Ez duzu ezagutzen Egunean Behin jokoa?
- Ikusi hemen: https://www.codesyntax.com/eu/bloga/egunean-behin
Izugarrizko arrakasta lortu du:
- Ikusi hemen: “Egunean Behin: 3.5 milioi partida jokatu ziren 2019an”
3. denboraldia hasi da jada:
- Ikusi hemen: “Egunean Behin jokoaren 3. denboraldia hastear dago”