Iritsi dira Unibasq-ek aitortutako Kalitate-zigiluak Informatika Fakultatera
Lehenengo argitaratze data: 2021/02/04
Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren kalitate zigiluak, hau da Unibasq-en Kalitate Zigiluak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitate-zentroei aitortutako borondatzeko onespenak dira; titulazio oso bati edo titulazio horren ibilbide jakin bati aitor dakizkiokenak.
Unibasq-ek kalitate-zigilu hauek aitortu dizkio Informatika Fakultateari:
- Informatika Ingeniaritzako Graduan Nazioarteko Ibilbidearen Zigilua. Nazioarteko ibilbidea egin dezake ikasleak. Nazioarteko ibilbidean zehar graduko hainbat irakasgai ingelesez egingo ditu ikasleak, baita Gradu Amaierako Lana ere eta graduko laugarren urtean atzerriko unibertsitate batean egonaldia
- Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Masterrean Nazioartekotasun Zigilua. Master hau ingelesez eskaintzen zaio ikasleari. Gainera, masterreko bigarren urtean atzerriko unibertsitate batean egonaldia egin ahalko du ikasleak.
- Sistema Txertatuen Ingeniaritza Masterrean Ikasketa Dualen Zigilua. Master honetan enpresekin harremana oso estua da. Ikasleak enpresa batean egingo du egonaldi bat eta baita bere Master Amaierako Lan ere.
Honela, ikasleek programa horietan parte hartzen dutenean, beren ikasketa ziurtagirietan zigulu hori jasoko dute.