Maitane Martínez Eguiluz Txiotesiaren Irabazle
Lehenengo argitaratze data: 2024/06/18
Zazpi txiotan bildu du Maitane Martínez Eguiluz informatikariak bere doktore tesiaren muina: «Parkinson gaixotasunaren diagnosi goiztiarra eta pronostikoa, biomarkatzaileak identifikatzea ikaskuntza automatikoaren teknikak aplikatuz». Egunerokoan egiten duen lana gizarteratu du, eta aurtengo Txiotesia lehiaketa irabazi. Maiatzaren 29 an jaso du saria, UEUren egoitzan, Eibarren (Gipuzkoa).