Fakultateko RSAIT ikerketa-taldeko “Pepper” robota Zinemaldian
Lehenengo argitaratze data: 2022/09/19
Aste honetan, eta Ikastetxeak Velodromoan atalaren barruan, belodromora Terra Willy filma ikustera doazen ikasleek “Pepper” robota ikusi ahal izango dute dantzan eta elkarreraginean. Hori guztia fakultateko RSAIT ikerketa-taldearen eta Elena Lazkano, Igor Rodriguez eta Unai Zabala ikertzaile eta irakasleen lankidetzari esker.