Praktikak atzerrian
Ikasle Praktikak 2023-2024 (Erasmus+ Internships)
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHUk) curriculumetik kanpoko praktikaldiak deitzen ditu UPV/EHUn matrikulatutako ikasleentzat, atzerriko enpresa eta erakundeetan. Europako Batzordearen Erasmus+ mugikortasun-programen laguntza-deialdiaren barruan sartzen da programa hori.
Finantzatutako gutxieneko iraupena 2 hilabetekoa izango da, eta finantzatutako gehieneko iraupena 6 hilabetekoa, eta mugikortasun horiek 2024ko uztailaren 20a baino lehen amaitu beharko dute.
Programa Global training para prácticas en el extranjero
Programa honen bidez, EAEko gazteak atzerrira irten daitezen bultzatu nahi da, beren ezaugarri akademikoekin eta profesionalekin lotutako jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko enpresetan/erakundeetan (6 hilabete), aldez aurretik planifikatutako prestakuntza praktikoko plan baten barruan
Amaitu badituzu ikasketak, aztertzen hasi beharko zenuke zein urrats emango duzun hurrengo. Global Training beka-programak aukera ematen dizu profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginaz zure espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresa edo erakundeetan. Proiektu honek EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, beren prestakuntza hobetu dezaten eta etorkizun oparoa izan dezaten.
Harremanetarako pertsona : od.international@ehu.eus - 943 01 5986. NAZIOARTEKO HARREMANEN BULEGOA UPV/EHU- Ignacio María Barriola eraikina(Aulario), tarteko solairua. Plza. Elhuyar 1, 20018 Donostia-San Sebastián
Deialdiak ekaina eta uztaila bitartean irekitzen dira urtero